Oposizioak #euskaraz egiteko materiala duzue #Lansarean lan-atarian.
Gasteizko Udaleko lan eskaintza publikorako baliagarriak izango zaizkizue ⬇️
https://baieuskarari.eus/eu/bloga/2025/05/28/oposizioak-euskaraz-egiteko-materiala-lansarean-lan-atarian
Baieuskarari.eus - Oposizioak euskaraz egiteko materiala Lansarean lan-atarian

Gasteizko Udalak 2022-2024ko Lan Eskaintza Publikoan izena emateko epea zabaldu du. Lanpostu desberdinetako hainbat plaza daude eta aukera paregabea izan daiteke arlo publikoan lan...

Bai Euskarari Elkartea

Arabako LHko Enpleagarritasun Jardunaldietan parte hartu dugu #lansarean euskarazko lan-ataria aurkezten.

Mila esker aurkezpenera gerturatu zareten ikasle guztioi!

#fponlharaba
#LanetaBiziEuskaraz

Lana, adimen artifiziala eta euskara izan zituzten mintzagai #Lansarean #Mintzodromoa-n, Gasteizko Ciudad JardΓ­n eta Egibide ikastetxeetako Lanbide Heziketako 90 ikaslek.

Mila esker parte-hartzaile guztioi!

#LanEtaBiziEuskaraz

Laburpen bideoa πŸŽ₯ https://youtu.be/BSJDgPMOLQM?si=8pWVqmiFSfWUqmR6

Lansarean Mintzodromoa 2024

YouTube
INGENIARITZA LANPOSTUA

  ‍ INGENIARIA zara eta lan aukera berrien bila zabiltza?   KIDEn gure ingeniaritzako lan taldea sendotu nahi dugu eta zure zain gaude!   Ikasteko gogoa, motibazioa eta taldean lan egiteko gaitasuna duzula uste baduzu bidali zure curriculuma eta zurekin kontaktuan jarriko gara!  

Lansarean
Aisialdiko hezitzaileak behar ditugu!

Eragintza Kultur Erakundean Aisialdiko hezitzaileak bilatzen ari gara urtean zehar gurekin lan egiteko.    Haur eta gazteekin lan egitea gustuko baduzu, balioetan oinarritutako aisialdi sortzaile batetan sinesten baduzu, jarduera hezitzaileak antolatzeko trebetasuna baduzu eta giro aktibo eta motibagarrian lan egin nahi baduzu, zure berri izatea gustatuko litzaiguke!   Hautagaitza bidaltzeko, bete formularioa zure datuekin eta kontaiguzu zure esperientzia eta gaitasunak. ???????? Bete formularioa hemen: https://n9.cl/o4bax   Eskerrik asko!

Lansarean
Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra: tutoretza.

Hezkuntza maila: Irakasle edo pedagogia gradua izatea. Eskakizunak: Ikastolen Elkarteak argitaratutako Ikastolen Hezkuntza marko orokor berriaren lanketan, tutore lanak betetzeko pertsona behar du Elkarteak. Tutorearen funtzioak honakoak izango dira: Ikastolen Hezkuntza marko orokorraren lanketarako, jarraipena egiten duen taldeko partaide izatea. Ikastaroa egiten ari diren irakasleei feedback-a ematea. Ikastaroaren gaineko hobekuntzak identifikatzea eta horiek taldean kudeatzea. Eskakizunak: Irakasle edo pedagogia gradua izatea. Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez)  

Lansarean
Pentsaera konputazionala, programazio eta robotika ikastoletan sustatzeko mentorea

Hezkuntza maila: Goi-mailako ikasketak. beharrezkoa ez izanik ere informatika arloarekin lotuta egotea baloratuko da. Eskakizunak: Hezkuntza Sailak martxan jarriko duen β€œEskola adimentsua (Adi)” programari erantzunez, mentoreak izendatuko ditugu ikastoletan aholkularitza eta formazioa emateko. Ikastolen mentore taldea osatzeko mentoreak behar ditugu 2024-2025 ikasturtean gurekin aritzeko. Mentorearen funtzioak honakoak izango dira: Pentsaera konputazionala, programazioa eta robotika ikastoletan lantzeko proiektuaren diseinuan parte hartzea. Ikastoletan gaiaren gaineko diagnostikoa egiteko ikastolei aholkularitza ematea eta jarraipena egitea. Ikasgeletan gaia lantzeko ikastolako plan propioa idazteko aholkularitza ematea eta jarraipena egitea.Tokian tokiko beharren arabera irakasle taldeei prestakuntza ematea. Goi-mailako ikasketak amaituta izatea; beharrezkoa ez izanik ere informatika arloarekin lotuta egotea baloratuko da. Pentsaera konputazionala, programazioa eta robotikaren ezagutza kontrastatua Ahozko eta idatzizko gaitasun-maila altua izatea euskaraz (C1 gutxienez)    

Lansarean
FINANTZA ZUZENDARI KORPORATIBOA

Gure lantaldean inkorporatuko den pertsonak, erantzukizun eta funtzio hauek bete behar ditu:  ARLO EKONOMIKO ETA FINANTZEN KUDEAKETA: β€’ Zuzendaritza Nagusiarekin batera, kudeaketa ekonomiko-patrimoniala zorrotz eta jasangarri bat diseinatu. β€’ Negozioetako zuzendari taldeekin aldaketak eta hobekuntzak proposatu eta ezarri kontrol finantziero  arloan.  β€’ Finantza Estrategia garatzea: Enpresaren epe luzerako finantza-estrategia formulatzen laguntzea, bat egiteek eta eskuratzeek hazkunde-helburuak nola lagun ditzaketen kontuan hartuta. β€’ Kanpoko planten kontrolling kudeaketa zorrotz bat garatu eta ezarri.  β€’ Urteko aurrekontuak (gestio plana) behar bezala egiten direla ziurtatzea.  β€’ ERREKAk inplantazioak dituen herrialdeetako araudiak errespetatuz, kontabilitatea behar bezala ezartzen dela ziurtatzea.  β€’ ERREKA proiektuaren garapena ahalbideratuko duen beharrezko finantziazioa lortzea, finantziazio iturri posibleen kudeaketa aproposa eginez.  β€’ Erakundearen aseguruen koberturak kudeatzea.  β€’ Behar bezalako plangintza fiskala egitea.  β€’ Kudeaketaren kontrola eta aurrekontuen jarraipena egiteko prozesu eta tresna desberdinak optimizatzea. β€’ Lege eskakizun, eskakizun fiskal eta kontuen auditorien betetze zorrotza egiten dela ziurtatzea. ENPRESEN BAT-EGITEA ETA EROSKETAK: β€’ Aukeren ebaluazioa: Bat-egiteetarako edo eskuratzeetarako enpresa objektiboak aztertzea eta ebaluatzea. β€’ Enpresen balorazioa: Balorazio zehatzak egitea, eskuraketaren bidezko prezioa zehazteko. β€’ Behar bezalako arretaren prozesua gainbegiratzea, hau da, enpresa objektiboaren finantza-, lege- eta eragiketa-egoera sakon ikertzea arriskuak eta aukerak identifikatzeko. β€’ Arriskuen kudeaketa: M & A-ren transakzioekin lotutako finantza-arriskuak identifikatzea eta kudeatzea, eta horiek arintzeko estrategiak ezartzen direla ziurtatzea. β€’ Beste sail batzuekin lankidetza estuan lan egitea, transakzioaren alderdi guztiak behar bezala gauzatzen direla bermatzeko. β€’ Emaitzen analisia: Transakzioaren ondoren, eskurapenaren edo fusioaren jarduna ebaluatzea ezarritako helburuei dagokienez, estrategiak behar bezala egokituz.  

Lansarean
Euskaltegi batean irakasle

Euskaltegi batean irakasle aritzeko pertsona behar dugu. A0 mailatik C1 mailara bitarteko ezagutzak izatea derrigorrezkoa da. Donostiako euskaltegi bat gara eta inguruko irakaslea beharko genuke.

Lansarean
Euskara teknikaria behar dugu

Eskaintzaren deskribapena: HORI-HORI SA enpresak langile bat kontratatu behar du lansaio osoan, lanpostu hau betetzeko: EUSKARA TEKNIKARIA, euskalgintzaren arloko lanak burutzeko.

Lansarean