Atzo #Anti eta #Lallusa liburudendetan ibili nintzen usnaka (#Bilbi auzoan, hau da, Bilbao Zaharrean, San Frantziskotik gertu), eta beren liburu eskaintza zaindu eta zoragarriaz gain, gozatu nuen liburu denda alternatibo txikiek gordetzen duten beste altxor sekretu horretaz: fanzineez. A zelako mundu bitxi, miresgarri eta sailkagaitzak 💜. Bide batez, bisita egin nuen #Alaia brokantera, Ali Babaren beste kobazulo zoragarri bat