«#Maitasuna da elkarrekin, kolektiboan bidea egitea, ezberdinak batu, izate kolektibo berria sortu eta harreman iraunkorrak eta gorputz kolektiboa zainduz, gauza txiki eta ederrenekin gozatzea»

Hau litzake maitasunari buruz nire definizio bat, Badiou, Epikuro, Rosa Luxenburg eta pentsamendu kooperatibistatik hartutako ideien sintesi txiki bat eginez. Balio dezala ere biko harremanetarako.

#KoopMaitasuna #Egunerokoak

Manresa eta Bartzelona artean gabiltza egunotan @TaPuntu @Lakarikoop @huhezi eta @Olatukoop kideekin batera.

Xarxa d'Ateneus Cooperatius-en neguko eskolan hartu dugu parte, balio kateen lanketan eta interkooperazio prozesuetan sakondu dugu Kataluniako kideekin batera, sareak josiz.

Gràcies @AteneusCoopCat per la invitació, continuem transformant!

#KoopMaitasuna #AmorCoop #Sareak #EkintzaKoop #KoopIntern #Manresa #Katalunia

Oparotasunaren saskiak iritsi dira @Lakarikoop bidez!🌾

Urtero bezala, egun ilunenetan ere kolektiboan lan egiteak bidea erakusten du.

@Torrekua eraikinera ekarri dizkigute saskiak, argazkian poz-pozik #MirenPrieto lakaritarra eta @jimakker gure kooperatibako lehendakariak.

#ESE #KoopMaitasuna #EguzkiaGaraile #OparotasunaDenontzat!

Olatukoopeko sarekide @argia bihotzez zoriondu nagi dugu.

Alde batetik @Jenofa_B_H kazetariak Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi duelako.
https://www.argia.eus/albistea/argiako-kazetari-jenofa-berhokoirigoinek-irabazi-du-rikardo-arregi-kazetaritza-saria

'Mendez mende dabilen lanbidea garai berrietara egokitu nahian' erreportaje ederrarekin irabazi ere:
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2928/bortuan-artzain

Gainera, Jakoba Errekondok jaso du Merezimenduzko Saria. @bizibaratzea
Hitz hauekin eskertu du saria: "Gaurko mundua irauli nahi dugu, maitasunaren uzta jasotzeko"

Ados gaude.
#ESE eta #KoopMaitasuna!

ARGIAko kazetari Jenofa Berhokoirigoinek irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria

'Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian' erreportajeagatik irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria. Merezimenduzko saria Jakoba Errekondok jaso du, eta Komunikazio

Argia

#Kopenhage 4. eta azken eguna: Lan-bidaia eder honetan gure anfitrioi izan den Logic&Co kooperatibaren bulego eta tailerrak ezagutu ditugu Balder burkidearekin, eta Christianian bazkari eta paseo politikoarekin amaitu dugu eguna.
https://logik.dk

Hurrengo #KoopIntern topaketa Euskal Herrian!

Tak Balder, Maria, Anne, Maja, Maia, Mia eta #KooperativtKøbenhavn sareko lagun guztiak!
@Olatukoop @Talaioskoop

#KoopMaitasuna!✊🏾🌈

Ekintzaz ereindako herria, eguneroko uzta berria. Gora #lakaritarrak @Lakarikoop
Zenbat emozio, zenbat bizipen 10 urte hauetan. Guraso, lagun, ahaide, bizikide, aixkide, konplize eta bidelagun izan zareten denoi mila muxu eta besarkada.
@Talaioskoop @TaPuntu #aholku @Olatukoop @teketen @birasuegi @mikelog #koopmaitasuna denontzat! Hau hasi besterik ez da egin.
Paradisu zineman elkartuko gara!
@anearruti momentikoa gaur. #alkarrikasko #KooperatzeaDaSekretua #koop #ESE #jaiokooperatuhil

Erraz maitemintzen den horietakoa naiz.

Pasa den astean Valentzia hiriko #Tanda sere kooperatiboarekin eta bertako kideekin maitemindu nintzen:
https://tanda.coop/qui-som/

#KoopMaitasuna #AmorCoop🍒

Interkooperazioaz aritu gara Olvanen @coopcatcentral -eko lagunekin.

Bertako sindikatua* ezagutzeko aukera izan dugu eta Herri Kooperatibekin dituen antzekotasunak izugarriak direla ikusi dugu.

*Sindikatua = denda, jatetxe xumea, sukalde komunitarioa, eskola jangelarentzako katering zerbitzua, lana+bilerak egiteko espazioa eta egoteko tokia.

Esker mila gonbidatzeagatik. Lan asko dugu elkarrekin egiteko.

#HerriKoop #ESE #KoopIntern #BadaBideaBideanGara #BBBG #KoopMaitasuna #AmorCoop ♥️

Eskerrik asko @coopcatcentral Ateneu Cooperatiu Catalunya Centraleko @albarojas eta Laura. Gauza asko dirugu elkarrekin egiteko. #KoopMaitasuna #AmorCoop

Bosgarren olatuaren uhin hedatua

Bosgarren Olatua, kooperatibismo eraldatzailearen uhinak azaleratu eta hedatzeko sortu nuen Telegram kanalaren izena izan da. Orain, teknologia burujabetza irizpideak kontsideratuz, eta gaur egun Euskal Herriko kooperatibismoaren errealitatea erakusteak komunikazio estrategia hobe bat eskatzen duenez, aldaketak egingo ditut Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela probestuz.

Euskal Herrian mugimendu kooperatiboak bost olatu izan dituela kontatzen dugu, hegemonia kooperatiboak gaur egun kontatzen dena baino ikuspegi historiko eta anitzagoa beharrezkoa dugulako, datorren proiektugintza kooperatiboari zentzua eman nahi badiogu bederen. Hortik dator Bosgarren Olatua, Olatukoop bera sortu genuenetik eraiki behar izan dugun kontakizunetik. Beste post batzuetarako bosgarren olatuan eta aurrekoetan sakon murgiltzeko aukera.

Bosgarren Olatua telegram kanal bat izan da orain arte, eta hau ere kakazte bidean denez, aspalditik egitekoetan nuen proiektuaren zentratzeari eta zabaltzeari ekingo diot; alde batetik edukigintza indartuz eta Etzi.pm blog kolektiboko kategoria eta orrialde bihurtuz, eta bestetik zabalpenerako estrategia fedibertsora eta tresna libre eta burujabeetara bideratuz.

Aurrera begira beraz, eduki gehiago eta zabalpenerako tresna gehiago; mailing bat, Mastodon kontu bat, Telegram ordezkatuko duen zerbait, e-posta helbide bat, podcast bat, eta zergatik ez, paperean zerbait? Joango naiz ikusten, sortuko dira ideia eta aukerak.

Bosgarren Olatua komunikazio proiektuan interesa baduzu, jarraitu edukik kanal ezberdinetan, eta proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan. Bosgarren olatuak kooperatiboa izan behar du ezinbestean.

KOMUNIKAZIO BALIABIDEEN ZERRENDA

Datozenak:

  • Mattermost kanala (Talaios kooperatibako langileentzat soilik)
  • Mastodon.eus fedibertsoko mikroblog sarean kontua

Ideiak:

  • Podcast bat
  • mailing zerrenda bat

Azken eguneraketa [2025-07-06]

Irudia: Atlantikoko olatu erraldoi espontaneo bat [Wikimedia Commons]

#bosgarrenOlatua #ESE #Fedibertsoa #komunikazioLibrea #komunikazioa #koop #kooperatibismoa #KoopMaitasuna #olatukoop

https://etzi.pm/bosgarren-olatuaren-uhin-hedatua/