«Feminismoak erakutsi digu zaintza-lanak, komunitatea, elkartasuna eta interdependentzia direla bizitza sostengatzen duten oinarriak. Eta oinarri horiek jarri behar ditugu jarduera ekonomikoaren erdigunean.»

https://olatukoop.eus/martxoak-8-beste-lan-eredu-baten-alde-20260306/

@Olatukoop sareko burkideen eskutik kolektiboan ikasiz eta ekinez, den dena aldatu arte.

Beste lan eredu baten alde, benetako banaketa materiala eta lan desiragarrien alde, gora borroka feminista!

#Martxoak8 #ESE #Feminismoa #LanDesiragarriak #KoopDenontzat

Martxoak 8: Beste lan eredu baten alde • Olatukoop

Olatukoop sarearen irakurketa Martxoaren 8 honetan, Olatukoop ESE sustatzeko sareko partaideok berresten dugu: beste mundu bat eraikitzen ari gara, eta […]

Olatukoop

> Euskal langileon eta Euskal Herriko burujabetzaren alde, gutxieneko soldata hemen erabaki. 
> LGS 1500 €
> Bizitza eta lan bizigarriak denontzat! 🌾

Gure oinarri irekiak: https://olatukoop.eus/errizoma/#oinarriak

#M17GrebaOrokorra #ESE #HemenErabaki #KoopDenontzat

RE: https://mastodon.eus/@Olatukoop/115984045249693198

Urteak daramatzagu #KoopDenontzat eta #KFHegoaldetik ildoetan pertsona migratuen erregularizazioaren aldeko lanean eta atzerritartasun legearen kontra.

Azken asteetako gertakizunen aurrean gure komunitatean erregularizazio aukeren inguruan informatu eta laguntzeko baliabideak aktibatuko ditugu, lanketa horretan gure erreferentea den Enarak kooperatibaren bitartez.

#ESE #Koop #Antiarrazista #RegularizaciónYa #ErregularizazioaOrain

2026an abian jarri den pertsona migratuentzako ezohiko erregularizazioaren premiazko izapidetzearen aurrean #EnarakHegoaldetik kooperatibak gida bat egin du, gaur egun ezagutzen den informazioarekin.

Herri-borrokak eta mobilizazio kolektiboak funtzionatzen du!!!

Jarraian dokumentazioa eskuragarri duzue! 🙌🏼
[cas]
https://meta.olatukoop.eus/s/J4BcrrPa7KqWr2Z

📣 Mesedez, zabaldu informazioa: partekatu sareetan eta iritsi dadila behar duenengana.

#KoopDenontzat #Olatukoop #ErregularizazioaOrain #RegularizaciónYa

📢Polizia bortizki oldartu da Bartzelonako Fira d’Economia Solidària Migrant i Diversaren kontra. Olatukoopetik gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu interkooperazio harremana dugun Coòpolis eta Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluko kideei.

https://www.argia.eus/albistea/polizia-bartzelonako-ekonomia-solidario-migratzaile-eta-anitzaren-azokan-oldartu-da

✊🏼Atxikimendu kanpaina martxan da: EHko kooperatibak, eragile sozialak sinatzera eta zabaltzera gonbidatzen ditugu!

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdEnZC8PX_eSZrlaVJeztVHx5bKiuYTXeyiC42tlBvvp2O-Fg/viewform

#Elkartasuna #Errepresioa #Antiarrazismoa #KoopDenontzat #Olatukoop #Coopolis

Polizia Bartzelonako Ekonomia Solidario Migratzaile eta Anitzaren azokan oldartu da

Bartzelonako Coòpolis Ateneo Kooperatiboak bultzatzen duen Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluak joan den urriaren 4an Katalunia Plazan antolatu zuen azokan sartu zen polizia.

Argia

Bosgarren olatu kooperatiboaz

2020ko urriaren 15ean Argia aldizkarian argitaratua

Jendartean beharrak handitu diren garaietan garatu da gehien kooperatibismoa. Proiektu sozioekonomikoak autoeraketaren bidez lantzeko momentu zailenak izanik ere, beharrek zentzuz betetzen dutelako ekimen kolektiboa. Mundu mailan askotan gertatu da: toki eta garai ezberdinetan, industrializazio kapitalista gertatu den momentuetan, jendarte kontsumistak kultura eta hizkuntzak suntsitu dituenean, edo neoliberalismoak indibidualizazio eta pribatizazio prozesuak hegemoniko bihurtu dituenean. Kasu guztietan harreman komunitarioen etena gertatu da, eta kooperatibismoa horri erantzuteko modu bat da.

“Garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko”

Euskal Herrian kooperatibak sortu izan ditugu industrializazio garaian, gerra osteko krisian, 70eko hamarkadako astinaldi kulturalean edo Frantziako Estatuaren garapen estrategia zentralistak sortutako beharrei erantzutean. 2009an hasi zen krisi kapitalista konplexu eta luzean murgilduta gaudenez –ekonomian, ingurugiroan, zaintza ereduan, gure bizitzetan eragin handia duena, eta komunitate harremanak ahultzen dituen prozesu indibidualizatzaileak jasaten ditugun bitartean– kooperatibak sortzen ari gara erritmo bizian. Bosgarren olatu kooperatiboa da.

Olatu kooperatibo berri hau gaur egungo ekonomiaren eta jendartearen krisiak eragindako behar material eta identitarioetatik abiatzen da, bi ildo nagusirekin. Batetik, eguneroko bizitza, kontsumoa eta ohiturak modu kontzientean antolatzearen beharra, elikaduran, energiaren erabileran, etxebizitzan, aisialdian, finantzetan, eta abar. Horri erantzunez sortu dira kontsumo kooperatibak eta bestelako tresna kolektiboak. Bestetik, krisiak sortu duen lanaren prekarizazio estrukturala dago, bizitza proiektu duinak sortzearen eta etengabeko aurrerabide sozialaren ideiak eten dituena. Soldatapeko lanaren eta prekarizazioaren morrontzatik ateratzeko sortzen ari gara lan elkartuko kooperatibak, garai bateko kooperatiba handien ordez, kooperatiba txikien erlauntza anitz eta zabal bat, bizitza bizigarriak eraikitzeko.

Jendarte neoliberalak zaila egiten du bidea, indibidualizazioa komunitatearen etsai nagusia delako, baina agian horregatik sentitzen dugu autoeraketa komunitarioaren urgentzia gure gorputzetan. Egitea tokatzen zaigu denoi, dauden proiektuak bultzatu eta hutsuneei proiektu berriekin erantzutea. Baina etorkizun bizigarri eta emantzipatzaileak sortzeko, bosgarren olatu kooperatiboa denontzat izatea izango da erronka handiena, prekarizatuenak diren kolektibo eta lurraldeak barne.

Irudia: Kolhoz batean lanean 19303an [Wikimedia Commons]

#aniztasuna #autoeraketa #bizitzaBizigarriak #bosgarrenOlatua #ESE #identitatea #komunitatea #koop #KoopDenontzat #kooperatibismoa #materialismoa #prekarizazioa

https://etzi.pm/bosgarren-olatu-kooperatiboaz/

Talenturik behar ez duten lanak

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2917/talenturik-behar-ez-duten-lanak

«Jarraitu behar dugu beharrezko lanen inguruko erabakiguneak langileon eskuetan jartzen eta talentuaren inguruko diskurtso eta praktikak modu kritikoan jasotzen»

@argia aldizkarirako iritzi artikulua

#ESE #KoopDenontzat #LanDesiragarriak

Talenturik behar ez duten lanak

Argia

Gurean ere talentu atzerritarren (sic) diskurtsoak munstroak sortuko ditu.

#KoopDenontzat #antiarrazakeria
https://www.berria.eus/ekonomia/bost-milioi-dolarreko-ongietorria_2139180_102.html

Bost milioi dolarreko ongietorria

Orain arte, AEBetako urrezko visaren egitekoa EB-5 programak betetzen du, egoiliartasuna eta herritartasuna lortzeko erraztasunak eskainiz. EB-5 visa lortzeko, lanpostuak sortuko dituen inbertsioa...

Berria

Kooperatibismoa pertsona guztiek lan burujabe eta duina izateko tresna dela uste dugu, eta horregatik @koopfabrika #Hegoaldetik interkooperazio proiektuaren bitartez, Lizarrako Cuidando-T Servicios Integrales proiektuaren bidelaguntza prozesuan gaude Denendako sarearekin batera.

Bideo aurkezpena [cas]:

https://youtu.be/s31hVmjDKLo?si=dDlB4YV9GT0hPy9k

#ESE #KoopDenontzat #Lizarra #Nafarroa

Presentación de la cooperativa "Cuidándo-T, servicios integrales"

YouTube

#CuidandoT Servicios integrales kooperatibak Nafarroako Gobernuaren errekonozimendua jaso du, Lizarran zaintza zerbitzu eta lan baldintza duinak sortzeagatik.

https://www.navarra.es/eu/-/prentsa-oharra/ola-arafat-nafarroa-koloretan-2024-saria-gazako-sarraskiaren-aurrean-diskurtsoek-ez-dute-balio-ekin-egin-behar-da-

#Esain eta #Denendako elkarteek sustatua, @koopfabrika #Hegoaldetik bidelaguntzaren bidez sorreran eta kontsolidazioan lagundu dugu.

#ESE #KoopDenontzat #Lizarra #Nafarroa

Ola Arafat, Nafarroa Koloretan 2024 Saria: "Gazako sarraskiaren aurrean diskurtsoek ez dute balio; ekin egin behar da"

<p>Farmazeutika, lau seme-alabaren ama eta gazatarra, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak sustatutako saria jaso du

Nafarroa.eus