File:Su baxua Goikoetxeako sukaldean.jpg - Wikimedia Commons

Kokotxea (aka Goikoetxea) 2025eko abuztuan, Zubieta.

Wikidata: https://wikidata.org/wiki/Q66160286

Ederra dago gure ama jaio zen etxea.

Hemen egun batzuk pasatzen ditudan aldiro, oso zubitarra naizela konturatzen naiz.

#Kokotxea #Goikoetxea #Zubieta #Malerreka #Nafarroa

Etxeberriko borda

https://commons.wikimedia.org/wiki/File%3AEtxeberriko_borda.jpg

Gure amatxi Etxeberrikoa zen, eta hau da haien bordetako bat, Urdaboloko bidearen amaieran dagoena. Atzean Kokotxeko sagasti, borda eta basoa. Atzerago Makilipurdi mendia.

#Etxeberria #borda #Kokotxea #Urdabolo #Zubieta #Nafarroa #commons

File:Etxeberriko borda.jpg - Wikimedia Commons

Urdabolo borda eta sagastiko argazki gehiago:

#Urdabolo #Kokotxea #Zubieta #Malerreka #Nafarroa

Gaurko sagar uzta, oparoa eta anitza Urdaboloko bordako sagastian.

Sagastian bertan jan ditugunak ez daude argazkian, noski.

Azken egunetan idorte-eurite zikloan mordo bat erori dira sagarrondoetatik.

#sagarrak #Urdabolo #Kokotxea #Zubieta #Malerreka #Oparotasuna

Kokotxeko sutondoa. Irakurtzeko eta solasteko txoko estimatua.

#Kokotxea #Ibarratarrak #Zubieta #Malerreka #Nafarroa

Tomas Ibarra - Wikipedia, entziklopedia askea.

Zubietako inauteria asko gozatzen dut, kostatzen zait hitzez jartzea, urteroko beharrezko erritua da niretzat.

Gaur argazki eta bideoak atera baditut ere ez dut apenas elkarbanatu, lasaitasun fedibertsala izango da.

Situazio bikainak izan dira eta baten bat sozializatuko dut, lasaiago #Commons|en seguruenik, baina bitartean nire epizentro estetiko eta metafisikoetako bat uzten dizuet hemen, Kokotxeko sukaldeko su baxua.

Gabon!

#Zubieta #Kokotxea #ZubitakoIñotik #inauteriak2025

Amatxi Martina eta atautxi Andres erdian, ezagutu ez nuen osaba Jabier, Pasaiako Luzuriagan lan istripuan hil zena, eta izeba osabak; Maria, Juanita, Joxebe, Anttoni, Ixiar, Xebe, Arantxa, Tomas eta Ines.
Ama Izaskun gazteena.
Ibarra-Indakoetxeatarrak ♥️
#Kokotxea #Zubieta #Malerreka #Nafarroa
Gure barne-lurralde orbeltsuenak zineman ikusteko gogoz.
#kokotxea #alkadi #Zubieta
Negu hurbilak