Hizkuntza gutxituak eta futbola | Allartean

Mikel Perez Gonzalez emunkidea kirol elkarteekin egiten ari garen lana, praktika onak eta erronkak partekatzen izan da Bartzelonako unibertsitateko #Club33 en eskutik "Haur eta nerabeen sozializaziorako familia-estrategiak hizkuntza gutxituetan" jardunaldian. #KirolaEuskaraz #EuskaraPlanak

‼️ Irati Anda gasteiztarrak irabazi du #KiroletikBagoazEuskaraz saria.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Irati_Anda

🧗‍♀️ Badaiotz taldea eta  Arabako Pilota Elkartea ere hautatuen artean egon dira.

 Zorionak!!!

#KirolaEuskaraz

Irati Anda - Wikipedia, entziklopedia askea.

#KiroletikBagoaz [2]

▶️ 🥇 Kirolak (eta aisialdi hezitzaileak) komunitateak dinamizatzeko eta aktibatzeko ahalmen ikaragarria du. Kirola herrigintza da.

#KirolaEuskaraz

https://lemmy.eus/post/494815

#KiroletikBagoaz [2]: Herrigintza - Lemmy.eus

[https://lemmy.eus/pictrs/image/3d79123d-16f3-4009-b405-d0a68ff5469a.jpeg] SEI Europako Kirol Gutunak dioenaren arabera, jarduera fisiko bat –antolatua zein antolatu gabea-- kirola da, baldin eta helburu hauetako baten bat badu: a) egoera fisikoa eta psikikoa hobetzea edo eustea, b) gizarte-harremanak garatzea edo c) lehiaketan emaitza onak lortzea. Nire hitzetara ekarrita: jarduera fisikoa kirola da, baldin eta hiru helburu hauetako bat edo batzuk baditu: a) osasuna, b) sozializazioa (harremanak) eta c) lehia (eta gozamena). ZAZPI Nik neuk bi ezaugarri gehiago gehituko nituzke: (d) balio sinbolikoa (partaide izatearen harrotasuna) eta (e) balio hezitzailea. Entzun izan dut kirola bizitzaren eskola dela, bizitzan gertatzen den guztia kirolean ere gertatzen dela. Balio hezitzailea hortik datorkio. Afera horiek guztiak ingurune kontrolatu batean gertatzen direnez, kirolak aukera handiak ematen ditu haur eta gaztetxoak balioetan hezteko. ZORTZI Edonola ere, zerbait azpimarratu behar bada, kirolaren sozializazio-ahalmena da hori. Kirolaren inguruan harreman-sareak sortzen dira. Eta gizarte-kohesioa ahalbidetzen da. Kirolak (eta aisialdi hezitzaileak) komunitateak dinamizatzeko eta aktibatzeko ahalmen ikaragarria du. Kirola herrigintza da. Izan ere, orain arte kohesio soziala ahalbidetu duten instituzioak (familia, auzoa, kalea, eskola…) askotxo aldatu dira (aldatzen ari dira); eta, neurri batean, komunitatea egituratzeko zuten ahalmena ahulduz joan da (kasu batzuetan baita desagertu ere). Familiaren egitura eta funtzionamendua aldatu da. Espazio publikoa ere aldatu da. Pribatizatu eta merkantilizatu egin da. Harremantzeko espazio berriak sortu dira (sare sozialak, ingurune digitala). Horren aurrean badira bir-mobilizazio baten beharra aldarrikatzen dutenak. Dinamika komunitario berriak behar dira. Kirolak (eta aisialdi hezitzaileak) komunitatea josteko baldintza interesgarriak ditu: a) gertukoa da; b) atxikimendu librean oinarritzen da; c) helburu hezitzailea du; d) sarritan herri ekimena du atzean, autoeraketa; d) afektiboa da, pertsonarteko harremanak indartzen ditu, eta e) aukera handiak ematen ditu espazio publikoa berreskuratzeko, aktibatzeko eta dinamizatzeko, baita ekipamendu publikoak ere… BEDERATZI Zergatik da kirola funtsezkoa euskara indarberritzeko proiektuetan? Oraindik ere azaldu beharra al dago?

😉 Asier Villalibre:

Ez dakizue zein polita den zuei denoi euskaraz entzutea, San Mamesen, Bilbon, edonon...

#Gabarra #KiroletikBagoaz #KirolaEuskaraz

Bikain!

https://www.youtube.com/watch?v=RJWm6UmBqAM

Asier Villalibreren mezua euskal gazteriari: "Segi euskaraz hitz egiten. Gora Euskal Herria!"

YouTube
#OlentzeroTrail Zaramillon. Azken lan eguna 2023 honetan. 17km ala 12km. Oinez ala korrika.
Baldin bazatoz #AgurtuEsataria #lokatza #mendia #KirolaEuskaraz
#BLOGA Kirola euskalduntzeko taldea sortu dugu Emunen. Albistea osorik Emunen blogean: https://emun.eus/bloga/kirola-euskalduntzeko-taldea-sortu-dugu-emunen/ #KirolaEuskaraz #EuskaraPlanak
Kirola euskalduntzeko taldea sortu dugu Emunen | EMUN

✅ Jokin Larrañaga, Arabako Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuburua: “Kirol Lege berria behingoz onartzea ezinbestekoa izango da” @Euskaraba #KirolaEuskaraz
➡️ https://ehkirola.eus/jokin-larranaga-kirol-lege-berria-behingoz-onartzea-ezinbestekoa-izango-da/
📷 @argia
Jokin Larrañaga: “Kirol Lege berria behingoz onartzea ezinbestekoa izango da” | EHK

EHK