Final kutsuko finalerdia, Hernanik jokatuko duena gaur eskuz
Oiartzunen aurka jokatuko dute joanekoa den partidua, 18:00etan hasita, Hernaniko frontoian.
Final kutsuko finalerdia, Hernanik jokatuko duena gaur eskuz
Oiartzunen aurka jokatuko dute joanekoa den partidua, 18:00etan hasita, Hernaniko frontoian.
Azeri Bilarako izenematea, etzi arte
Azken txanpan sartu da Azeri Bila lasterketarako izenematea. Ekainaren 20an izango da, 18:00etan Plaza Berritik abiatuta, eta Astigarragara 10 kilome…
https://kronika.eus/hernani/1781262476404-azeri-bilarako-izenematea-etzi-arte?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Azken txanpan sartu da Azeri Bila lasterketarako izenematea. Ekainaren 20an izango da, 18:00etan Plaza Berritik abiatuta, eta Astigarragara 10 kilometroko joan-etorria eginda, toki berean bukatuko dute. Datorren astelehenera arte eman dezakete izena parte hartu nahi dutenek: 'rockthesport.com' edo 'kronoak.com' plataformetan, 15 euroan. Era berean, gaztetxoen probetarako izenematea ere zabalik dago, ondoko formularioan: https://forms.gle/MWe4QnAozPK4Dwx8A. Haien lasterketak 17:10etan hasiko dira, eta adinaren arabera, distantzia ezberdineko ibilbidea osatuko dute. Bestalde, antolatzaileek nabarmendu dute boluntario faltan dabiltzala, lasterketak egunean bertan eskatuko dituen lan guztietarako. Horregatik, boluntario gisa lan egiteko prest daudenei, deia luzatu diete emailera idazteko: [email protected].
Ikasturtean landutako erakutsi dute tatamian
Tatamia izan da arratsalde batez Maialen Chourraut kiroldegiko kantxa, ostiral arratsaldean. Izan ere, ikasturte amaierako emanaldia egin diete seni…
https://txintxarri.eus/lasarte-oria/1781292402485-ikasturtean-landutako-erakutsi-dute-tatamian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Tatamia izan da arratsalde batez Maialen Chourraut kiroldegiko kantxa, ostiral arratsaldean. Izan ere, ikasturte amaierako emanaldia egin diete senideei eta lagunei Lasarte-Oria Kirol Elkarteko (LOKE) judo ataleko kirolariek; haurrek zein gazteek. Giltzak, orotariko jauziak...agurra bereziarekin hasi da erakustaldia, dantza egin bitartean, giltzak egin baitizkie bi judokei dantzariak. Borrokak ere ikusi ahal izan dira. Egindako guztiarekin txundituta, publikoak gogotik egin du txalo.
Alebin eta infantil mailako Igeriketako Gipuzkoako Txapelketa asteburuan
Bihar eta etzi goiz eta arratsaldez izango da jokoan Usabal igerilekuan.
https://ataria.eus/tolosa/1781287839539-alebin-eta-infantil-mailako-igeriketako-gipuzkoako-txapelketa-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
Igantziko frontenis txapelketan izena emateko epea zabalik
Frontenis txapelketa antolatzen ari da aurten ere Igantziko Biltoki elkartea. Jokatu nahi duenak elkarteko tabloian apuntatu beharko du, ereiaroaren …
https://erran.eus/bortziriak/1781262057103-igantziko-frontenis-txapelketan-izena-emateko-epea-zabalik?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
Ados Pilotak San Fermin Torneoa aurkeztu du, Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde
Ados Pilotak San Fermin Torneoaren edizio berria aurkeztu du ortzegun honetan Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Emakume pilotari profesionalen egute…
https://erran.eus/mendialdea/1781241603963-ados-pilotak-san-fermin-torneoa-aurkeztu-du-nafarroako-esklerosi-anizkoitzaren-elkartearen-alde?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Ados Pilotak San Fermin Torneoaren edizio berria aurkeztu du ortzegun honetan Iruñeko Kondestablearen Jauregian. Emakume pilotari profesionalen egutegian sendotutako hitzordua da dagoeneko, eta urtero bezala, izaera solidarioa izanen du. Aurtengo edizioa Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde jokatuko dute.
Euskal Ligara igo den emakumezkoen Bergarako lehen taldea, etorkizuneko belaunaldien "erreferentzia"
Bergarako emakumezkoen futbol taldea historian lehen aldiz igo da Euskal Ligara. Pozik agertu dira maila horretara iristea posible egin duten protago…
https://goiena.eus/bergara/1781267903894-euskal-ligara-igo-den-emakumezkoen-bergarako-lehen-taldea-etorkizuneko-belaunaldien-erreferentzia?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Bergarako emakumezkoen futbol taldea historian lehen aldiz igo da Euskal Ligara. Pozik agertu dira maila horretara iristea posible egin duten protagonista guztiak, eta emakumezkoen futbolak azken urteetan izan duen garapena nabarmendu dute.
Euskal Ligara igo den emakumezkoen Bergarako lehen taldea, etorkizuneko belaunaldien "erreferentzia"
Bergarako emakumezkoen futbol taldea historian lehen aldiz igo da Euskal Ligara. Pozik agertu dira maila horretara iristea posible egin duten protago…
https://goiena.eus/bergara/1781267903894-euskal-ligara-igo-den-emakumezkoen-bergarako-lehen-taldea-etorkizuneko-belaunaldien-erreferentzia?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Bergarako emakumezkoen futbol taldea historian lehen aldiz igo da Euskal Ligara. Pozik agertu dira maila horretara iristea posible egin duten protagonista guztiak, eta emakumezkoen futbolak azken urteetan izan duen garapena nabarmendu dute.
Gazteendako euskal pilota campusa eginen dute abuztuaren 17tik 21era Lekarozen
12-16 urteko neska-mutil federatuei egonen da zuzendua eta uztailaren 5era arte eman daiteke izena
https://erran.eus/baztan/1781260459376-gazteendako-euskal-pilota-campusa-eginen-dute-abuztuaren-17tik-21era-lekarozen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
Ander Agirregomezkorta Cuende: "Pozik eta eskertuta nago Realak emandako aukerarengatik"
Ander Agirregomezkorta Cuende (Soraluze, 2011) Sorako erdilaria Realak fitxatu berri du. Gazteak urtebete eman du, Soran jokatzeaz bat, Real Sociedad…
https://barrena.eus/soraluze/1781172481558-ander-agirregomezkorta-cuende-pozik-eta-eskertuta-nago-realak-emandako-aukerarengatik?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Ander Agirregomezkorta Cuende (Soraluze, 2011) Sorako erdilaria Realak fitxatu berri du. Gazteak urtebete eman du, Soran jokatzeaz bat, Real Sociedad klubeko kadeteen taldearekin ere entrenatzen eta jokatzen. Maiatzaren amaieran, berriz, Realak jakinarazi zion hura fitxatu nahi zuela, eta Soraluzeko gazteak baiezkoa eman dio.