Nire ustez "consent" euskaraz, sexu harremanen testuinguruan, "adostasuna" da, ez "onespena"
#itzulpengintza

klima aldaketan ingurun itzultzen, Txikipediarako, soluziotzat aldaketa txiki indibidualak proposatzen dituzte, industria edo gainprodukzioa aldatu beharko zala aipatu're in gabe. Itzuli edo gehitu ere? Hortxe itzultzailearen dilemak

#itzulpena #itzulpengintza #Txikipedia #Wikipedia

Nere #aurkezpena, eguneratua:

Andoni naiz, segun nun Porru, 24 urteko hernaniarra. Nerabezaroan ideologietan eta epaiean oinarritu nun ne identitatea ta beraz nahiko markatuta izan ditut #beganismoa ( #antiespezismoa berez) eta #anarkismoa. Gaur egun ideia berberekin jarraitzet bñ malguago, bizitza errexagoa ta pozgarrigoa da ta hola.

Ikasketez eta, #filosofia ikastekoa nitzan bñ eneonez ziur, #soinu #teknikari sartu nitzan ta geo #itzulpengintza​n, aurten bukatukoet.

Itzulpen-kudeaketako teknikaria kontratatzeko prozesua abian jarri du UZEIk – UZEI

UZEI

Ezin ulertuta nao zeba derrigortzeiguten unibertsitatean Wordfast Anywehere software gabetzailea erabiltzera, izatez OmegaT libre baño askoz askoz askoz txarragoa danian: segmentazioa gaixki ite du, itxura itxusia du, dena inglesez do ta itzulpen automatikoak sartzeizkizu etengabe

#itzulpengintza

Beste #lagunFaltsu bat EN/ES eta EU

Ingelesezko "cynical" normalean ez da "cínico,
hipócrita" edo "xuria, faltsua, hipokrita", ezpada "pesimista, descreído, escéptico, desconfiado..." edo "ezezkorra, fede gutxikoa, mesfidatia" (besteengandik gauza onik espero ez duena, besteen ekintzetan motibazio interesatuak susmatzen dituena).
#itzulpengintza #ItzulpenNagiak

#LagunFaltsu bat EN/ES: "distract". Aditz horren adiera bat da "arreta desbideratu/zeozer egin denbora pasatzeko...", baina beste bat "atsekabetu, nahigabetu" da.

_Disobedience_ filmean:
"Will not your wife be distracted by her (=your former girlfriend) staying with you?"

Gaztelaniazko (azpidatziak nahiz audioa): "¿No se DISTRAERÁ tu mujer si [tu exnovia] se queda con vosotros?".

Hor "disgustará" edo halako zerbait behar luke.
#Itzulpengintza #ItzulpenNagiak

#TheFallOfTheHouseOfUsher seriean hitz joko bat dago: familiaren abokatuari (keinu polit bat eginez, Arthur Gordon Pym izena du, Poeren nobelako protak bezala) Pym Reaper deitzen diote (joko errimaduna"grim reaper" izenarekin, hors, Herio, literalki "segalari iluna", biziak mozten baititu segaz).
Gaztelaniazko azpidatzietan "Exterpynator" jarri dute, frantsesez "Pym la Faucheuse", euskaraz "Herio Pym".

Beste aukerarik bururatzen euskaraz? Niri "Hondapyndia" edo "Arma-tiro-pyn"
#Itzulpengintza

Larunbatean #ItzulpengintzarenNazioartekoEguna izan dela eta, zorionak, hizkuntzen arteko zubiak eraikitzen diharduten itzultzaile guztiei!
https://uzei.eus/itzuli/
#euskara #itzulpengintza
UZEI | Itzulpengintza

UZEI
Uste dut euskal partitiboa gutxiegi erabiltzen dugula euskarazko esloganetan, ziuraski #translatese ( https://en.m.wiktionary.org/wiki/translatese )
edo "itzulpenera"ren eraginez. Umea nintzenean "Nuklearrik ez, eskerrik asko" zioten txapak eta pegatinak ikusten ziren nonnahi. Orain "Zero eraso" eta "gerrari ez" bezalakoak ikusten dira gehienbat #itzulpengintza
translatese - Wiktionary