Ugaitz Elizaldek Espainiako bigarren mailako klub arteko txapela eman dio Beti Onak taldeari
Espainiaiko bigarren mailako klub arteko txapelketan eskuz pilotako azken fasea jokatu dute asteburuan Zallan (Bizkaia). Beti Onak taldearekin, banak…
https://erran.eus/malerreka/1773124391036-ugaitz-elizaldek-espainiako-bigarren-mailako-klub-arteko-txapela-eman-dio-beti-onak-taldeari?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #kirola #pilota

Ugaitz Elizaldek Espainiako bigarren mailako klub arteko txapela eman dio Beti Onak taldeari
Espainiaiko bigarren mailako klub arteko txapelketan eskuz pilotako azken fasea jokatu dute asteburuan Zallan (Bizkaia). Beti Onak taldearekin, banaka aritu da Iturengo Ugaitz Elizalde eta bere garaipenei esker lortu du txapela Atarrabiako klubak.
Erran.eusAdosen binakako lehen mailako txapelketako finalerdietako protagonistak erabaki dira asteburuan
Ados pilota elkarteko eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldi hirukoitza eta erabakigarria jokatu dute asteburuan, ortziralean Aizarnazabalen, …
https://erran.eus/mendialdea/1773049518938-adosen-binakako-lehen-mailako-txapelketako-finalerdiak-erabaki-dira-asteburuan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#leitzaldea #malerreka #goizueta #leitza #ituren #kirola

Adosen binakako lehen mailako txapelketako finalerdietako protagonistak erabaki dira asteburuan
Ados pilota elkarteko eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldi hirukoitza eta erabakigarria jokatu dute asteburuan, ortziralean Aizarnazabalen, larunbatean Getarian eta igandean Zumarragan. Oraindik gurutzaketak zein izanen diren erabakitzeko heldu den asteburuko jardunaldia falta baldin bada ere, lehen mailako finalerdietan zein lau bikote ariko diren erabakia gelditu da.
Erran.eusIturengo emakumeen mahai ingurua eginen dute martxoaren 6an
Emakumearen nazioarteko egunaren harira, herriko emakumeen mahai ingurua antolatu du Iturengo Udalak martxoaren 6an, ortziralean 20:00etan, Iturengo …
https://erran.eus/malerreka/1772543433617-iturengo-emakumeen-mahai-ingurua-eginen-dute-martxoaren-6an?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #gizartea

Iturengo emakumeen mahai ingurua eginen dute martxoaren 6an - Malerreka - 2026-03-06 - Erran.eus
Emakumearen nazioarteko egunaren harira, herriko emakumeen mahai ingurua antolatu du Iturengo Udalak martxoaren 6an, ortziralean 20:00etan, Iturengo herriko etxeko ganbaran. Iturengo Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herriko emakumeak eta «etorri elkarrekin hausnartzera, zure ahotsa garrantzitsua da eta».
Erran.eusAurtizko Koianea Ttikian eskuz binakako pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak
Pilota goxoarekin jokatuko dute txapelketaren lehen edizioa udaberrian eta izena eman daiteke martxoaren 10era bitarte
Joan den urtean berritu zuten…
https://erran.eus/malerreka/1772018422656-aurtizko-koianea-ttikian-eskuz-binakako-pilota-txapelketa-antolatu-du-iturengo-udalak?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #kirola #pilota

Aurtizko Koianea Ttikian eskuz binakako pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak
Pilota goxoarekin jokatuko dute txapelketaren lehen edizioa udaberrian eta izena eman daiteke martxoaren 10era bitarte
Joan den urtean berritu zuten Aurtizko Koianea Ttikian binakako lehen pilota txapelketa antolatu du Iturengo Udalak, udaberriari begira. Joan dela urte batzuk txapelketak antolatzen ziren bertan eta arrakasta ederra izaten zuten. Binaka izanen da txapelketa, pilota goxoarekin. Martxoaren 10era bitarte ematen ahalko da izena. Hamabortz urtetik goitiko edozein apunta daiteke. Bikote bakoitzak hogei euro ordaindu beharko ditu.
Erran.eusEstefi Etxebeste iturendarra aurten ere ariko da Euskal Telebistako 'Harri herri' saioan
Lea Artibaiko Etxebarriko pilotalekuan eginen dituzte grabaketak ortzirale honetan (emakumeak) eta larunbatean (gizonak) sarrera doan izanen duten ja…
https://erran.eus/malerreka/1772002525531-estefi-etxebeste-iturendarra-aurten-ere-ariko-da-euskal-telebistako-harri-herri-saioan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #kirola #pilota

Estefi Etxebeste iturendarra aurten ere ariko da Euskal Telebistako 'Harri herri' saioan
Lea Artibaiko Etxebarriko pilotalekuan eginen dituzte grabaketak ortzirale honetan (emakumeak) eta larunbatean (gizonak) sarrera doan izanen duten jaialdietan eta aitzinerago emitituko dituzte.
Euskal Telebistako Harri herri programan parte hartuko du Estefi Etxebeste Iturengo harri altxatzaileak. Bere taldean Eider Garcia, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria daude eta Udane izanen dute talde buru. 100 kiloko errektangularra, 62,5 kiloko kubikoa eta zilindroa eta 50 kiloko bola altxatu beharko ditu taldeak eta, iturendarra 100 kiloko errektangularrarekin ariko da.
Erran.eus
Nafarroako Kirol Jokoetan nesken buruz buruko pilota txapelketaren finaletan lau txapel lortu dituzte eskualdeko pilotariek
Alebinetan Hita sigantziarra uertatu da txapeldun, bigarren mailako infantiletan Aioroa iturendarra, lehen mailako infantiletan Iratzoki igantziarra eta jubenil mailan Sagardui goizuetarra
Nafarroako Kirol Jokoen barrenean, pilotan eskuz banakako txapelketaren finalak jokatu dituzte neskek otsailaren 21ean Zizur Nagusiko Ardoi pilotalekuan. Denera bortz final jokatu dituzte eta horietatik lautan izan dira eskualdeko pilotariak. Lau txapeldun suertatu dira eta bi txapeldunorde.
Erran.eusInauteetako kontuen egunak izanen dituzte larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen
Inauteriak azken txanpan sartuak dira Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Joaldunen hara-honat entzutetsuenak astelehenean eta asteartean egin zituzten eta…
https://erran.eus/malerreka/1769680711185-inauteetako-kontuen-egunak-izanen-dituzte-larunbatean-iturenen-eta-igandean-aurtitzen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #gizartea

Inauteetako kontuen egunak izanen dituzte larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen
Inauteriak azken txanpan sartuak dira Aurtitz, Ituren eta Zubietan. Joaldunen hara-honat entzutetsuenak astelehenean eta asteartean egin zituzten eta asteazkenean kontuen eguna izan dute Zubietan, Aurtitzen eta Iturenen bezala, puxka biltzen ibili ondotik. Larunbatean Iturenen eta igandean Aurtitzen eginen dituzte kontuak.
Erran.eus
Eskualdeko hainbat herritan eginen dituzte asteburuan 'Irabazi arte' telesailaren aurrestreinaldiak
'Irabazi arte' telesailaren borzgarren denboraldia hasiko da ETB1ean otsailaren 6an.
Erran.eus[ARGAZKIAK] Joaldunen harat-honaten ondotik inauteak azken txanpan dituzte Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan
Inauteri Astelehena eta Asteartea joan dira Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan. Astelehena izan zuten inauterietako egun handia Iturenen eta asteartea …
https://erran.eus/malerreka/1769587365381-argazkiak-joaldunen-harat-honaten-ondotik-inauteak-azken-txanpan-dituzte-aurtitzen-iturenen-eta-zubietan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #zubieta #gizartea

[ARGAZKIAK] Joaldunen harat-honaten ondotik inauteak azken txanpan dituzte Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan
Inauteri Astelehena eta Asteartea joan dira Aurtitzen, Iturenen eta Zubietan. Astelehena izan zuten inauterietako egun handia Iturenen eta asteartea Zubietan. Astelehenean Aurtizko eta Zubietako joaldunei egin zieten Iturengoek Iturenen. Asteartean, aurtiztar eta iturendarren bisita izan zuten zubietarrek. Batean nahiz bertzean hainbat joaldun eta mozorro plazaratu dira, herritarren eta bisitarien gozamenerako. Iturenen 81 joaldun atera ziren, Ismael Elizalde eta Juanito Mariezkurrena buru zutela (34 Iturengoak, 24 Zubietakoak eta 12 Aurtitzekoak eta 11 ttiki); Zubietan ere 81 joaldun atera ziren, Mikel Loiarte eta Pedro Arregi buru eta Iñaki Etxeberria hartzazain zituztela, 33 Zubietakoak (tartean zazpi ttiki), 30 Iturengoak eta 18 Aurtitzekoak. Argazkiak: Maria Larretxea, Juanito Ibarrola, Juan Mari Ondikol eta utzitakoak
Erran.eus[ARGAZKIAK] Inauteetako asteartea puxka biltzearekin abiatu dute Aurtizen
Eguraldia lagun ez badute ere, joaldun eta mozorroek ez dute hutsik egin gaur goizean. Musikariekin batera ederki girotu dituzte Aurtizko karrikak.
…
https://erran.eus/malerreka/1769518352708-inauteetako-asteartea-puxka-biltzearekin-abiatu-dute-aurtizen?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#malerreka #ituren #gizartea

[ARGAZKIAK] Inauteetako asteartea puxka biltzearekin abiatu dute Aurtizen
Eguraldia lagun ez badute ere, joaldun eta mozorroek ez dute hutsik egin gaur goizean. Musikariekin batera ederki girotu dituzte Aurtizko karrikak.
Argazkiak eta bideoak: Ainara Mindegia
Erran.eus