· G o m e n d i o a ·

Gaurkoan liburu gomendio batekin gatoz. Irakurri ahal duzue María Reimóndez-en "basatiak, begirada libre bat hilekoari, gorputza askotarikoetatik"?

Hala ez bada, zuen herriko liburutegitik eskuratu edo liburudendan erostea gomendatzen dizugu.

#gomendioak #liburuak #emakumeerreferenteak #irakurketak #hilekoak

Maiatza heldu da, eguraldi ona ere hortxe degu eta guk, horrekin guztiarekin batera, maiatzeko alea osatu berri dugu! 😉

Irakurketa arina eta interesgarria izatea espero dugu.

https://www.ekion.eus/fanzinea/eguraldi-onarekin-goxatzeko-alea/

#ekion #fanzinea #irakurketak #maiatza

Bo, irakurtzeko ordua.

Pierre Lemaitrerekin jarraituko dut gaur. Aitortu behar dut bere liburuek murgiltzen nautela erabat kontakizunean. Hiru gau daramatzat 1948ko Saigonekin ametsetan.

#Irakurketak

Irakurle eklektikoa eta gai batzuekin pixka bat obsesiboa naizela ulertzeko irudi bat, gure salako mahaia (liburuak pilatuta egoten dira normalean).

Hauek berreskuratu, berrirakurri eta azken hilabeteetan erositako liburu eta altxor batzuk, «Paris eta Iraultzak» gaiari lotuak denak.

Irakurketa proposamenik?  😊

#Irakurketak #Paperjale #Paris #Iraultzak #PariskoKomuna #LuxuKomunala #GerezienDenbora 🍒
@kakapo @theklan @josebagabilondo @etzipm @desertorea

Egunez proiektugintzan nabil lanean, gauez Louise Michelek sugarra hauspotzen du nire pentsamenduan.

#irakurketak #GerezienDenbora 🍒

Blanqui-ren oinarrizko testuak irakurtzen ari naiz egunotan. Oso oso indartsuak eta egokiak gaur egunerako.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Louis_Auguste_Blanqui

Artikulua hobetzeko probestuko dut.

#GerezienDenbora #Sozialismoa #Blanqui #Irakurketak

Louis Auguste Blanqui - Wikipedia, entziklopedia askea.

Otsaila abiatu dugu eta hilabetea hastearekin batera argitaratu dugu fanzinea! Otsailaren 11a Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna izanik, emakume zientzialarien inguruan jardun gara eta bestelako hausnarketak ere partekatu ditugu.

Fanzinea osorik irakurtzeko: https://www.ekion.eus/fanzinea/2026ko-otsaila/

#fanzinea #irakurketak #ekintzaileak #emakumeak

Nire obsesio intelektual eklektikoen artean, aurtengoak forma argia hartu du: Pier Paolo Pasolini

Izaera barbaro, antimoderno eta eraldatzaileak erakartzen nau, asko.

#Irakurketak #PPP #Pasolini

Iritsi da paperezko 'Independentziarako dekalogoa' liburua @josebagabilondo

Mila esker! 😘

Iruzkin osatu bat zor dizut ipuinez eta #ErrealismoAlternatibo kontzeptuaz, @etzipm blog kolektiboan izango da.

#irakurketak 

Beñat Irasuegi Ibarra's review of Izen baten promesa - Paperjale.eus

Irakurketa eta iritzi soziala