Hondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta
Hondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta.Helburua da aparkaleku arautua erosoagoa eta azkarragoa b…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774971563991-hondarribiko-udalak-tao-zerbitzua-modernizatzeko-urratsa-eman-du-makina-berriak-instalatuta?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Hondarribiko Udalak TAO zerbitzua modernizatzeko urratsa eman du makina berriak instalatuta.Helburua da aparkaleku arautua erosoagoa eta azkarragoa bihurtzea.Ordainketa-sistema berriek aukera gehiago eskaintzen dizkiete erabiltzaileei. Mugikorraren bidezko ordainketa ere ahalbidetu da TelPark aplikazioarekin.Neurriak herritarren eguneroko beharrei erantzun nahi die. Igor Enparan eta Iñaki Vielba Udaltzain burua
Irungo terrorismoaren biktimen oroigarrian Josu Zabala Erasun estatuaren biktima ez egotea eta Melitón Manzanas omendua izatea deitoratu dute
Josu Zabala Erasun irundarra Guardia Zibilak hil zuenetik mende erdi beteko delarik, auzia mahai gainera eraman du Euskal Herriko Giza Eskubideen Beh…
https://antxetamedia.eus/behe-bidasoa/1774880128738-irungo-terrorismoaren-biktimen-oroigarrian-josu-zabala-erasun?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Josu Zabala Erasun irundarra Guardia Zibilak hil zuenetik mende erdi beteko delarik, auzia mahai gainera eraman du Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak. Estatuari aitortza eta hilketaren epaia baliogabetzeko galdegin diote, eta Irungo udalari memorialareko egoera “immorala” konpontzeko eskatu diote.
Unai Emeryren enpresak babestuko du Ama Guadalupekoa datozen hiru urteetan
EKIPATE BY UE markak eta Ama Guadalupekoak elkar babesean zeharkatuko dituzte Kantauri Itsasoko urak Euskolabel Ligako estropadetan uda honetan, eta …
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774720675817-unai-emeryren-enpresak-babestuko-du-ama-guadalupekoa-datozen-hiru-urteetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

EKIPATE BY UE markak eta Ama Guadalupekoak elkar babesean zeharkatuko dituzte Kantauri Itsasoko urak Euskolabel Ligako estropadetan uda honetan, eta 2028 arte. Berdearen aldeko apustua egin baitu Aston Villako entrenatzaile hondarribiarrak, eta bere enpresa taldeko markak Hondarribiko Ama Guadalupekoaren brankan serigrafiatua agertzeko hitzarmena izenpetu du arraun elkartearekin.
Zuhaitz Eguna ospatuko dute larunbatean Hondarribiko jaiotza-tasaren apaltzearen lekuko
Larunbatean iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna eki…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774528173777-zuhaitz-eguna-ospatuko-dute-larunbatean-hondarribiko-jaiotza-tasaren-apaltzearen-lekuko?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Larunbatean iaz Hondarribian jaiotako 83 haurrek eta haien familiek, beste hainbeste ametza landatuko dituzte San Telmo inguruetan. Zuhaitz Eguna ekimen sinbolikoa bada ere, mendia basoberritzeko helburua ere badu, eta ospatzen hasi zenetik 31 urteotan izandako kopururik txikiena da aurtengoa. Hala ere, orain artean 4.042 zuhaitz landatu dituzte Jaizkibelgo eremu ezberdinetan. Guadalupen hasi ziren 1995ean, eta urteotan Larrezuri, Artzutik Portomokorako bidean, eta 2019tik San Telmo inguruko eremu berean egiten dituzte landaketak, baso txikien modura.
Hondarribiko aparkalekuen araudi berriaren lanketan, 166 herritarren ekarpenak jaso dituzte partaidetza saioetan
Abenduan egindako lehen bilera orokorraren ondorik, martxoaren 10ean eta 12an Talaia Bordarin, Itsas Etxea Auditoriumean eta Amute auzo elkartean egi…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774388033795-hondarribiko-aparkalekuen-araudi-berriaren-lanketan-166-herritarren-ekarpenak-jaso-dituzte-partaidetza-saioetan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Abenduan egindako lehen bilera orokorraren ondorik, martxoaren 10ean eta 12an Talaia Bordarin, Itsas Etxea Auditoriumean eta Amute auzo elkartean egindako auzokako hiru saio parte-hartzaileetan 166 bizilagunek hartu zuten parte, euren iritzi eta proposamenak partekatuz. Jasotako ekarpenek etorkizuneko aparkaleku-eredua definitzeko lagungarri izango direla nabarmendu du Udalak.
Hiru egunez itsas-hondora leiho bat irekiko dute Itsas Etxean
Martxoaren 26tik 28ra nazioarteko 16 film labur eta 5 dokumental emango dituzte Itsas Etxean antolatutako CIMASUB TOUR Itsaspeko Zinema Zikloaren hir…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774390607433-hiru-egunez-itsas-hondora-leiho-bat-irekiko-dute-itsas-etxean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Martxoaren 26tik 28ra nazioarteko 16 film labur eta 5 dokumental emango dituzte Itsas Etxean antolatutako CIMASUB TOUR Itsaspeko Zinema Zikloaren hiru saioetan. Ikastetxeei zuzendutako emanaldia ere martxoaren 26an egingo dute. Munduko ozeanoetako paisaia ezkutuak ez ezik, plastikoek eta hondakinek eragindako kutsadura, espezie osoak suntsitzen dituen gehiegizko arrantza, edota itsas-ekosistemen degradazioaz kontzientzia hartzeko jaialdia da.
Elkarrekin Ababor: itsasoa sentitzeko jardunaldia larunbatean Hondarribian
Elkarrekin Ababor jardunaldi nautikoak martxoaren 28an egingo dira Hondarribian.Itsasoaren zaleentzako ekintza bereziak antolatu dira, bela eta arran…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774276170698-elkarrekin-ababor-itsasoa-sentitzeko-jardunaldia-larunbatean-hondarribian?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Elkarrekin Ababor jardunaldi nautikoak martxoaren 28an egingo dira Hondarribian.Itsasoaren zaleentzako ekintza bereziak antolatu dira, bela eta arrantza uztartuz. Parte hartzeko izen-ematea jada zabalik dago, eta parte-hartze handia espero da. Egun paregabea izango da itsas giroaz gozatzeko eta esperientzia berriak bizitzeko. Maialen Gaztañaga Ficobako azoken arduradunarekin hitzegin dugu
Adinekoen iruzur eta lapurretak prebenitzeko hitzaldia emango dute Kasino Zaharrean
Martxoaren 24an (17:00etan) Kasino Zaharrean emango dute udaltzain eta ertzainen eskutik. Adineko herritarren eskaerari erantzunez, Hondarribiko Udal…
https://antxetamedia.eus/hondarribia/1774002679426-adinekoen-iruzur-eta-lapurretak-prebenitzeko-hitzaldia-emango-dute-kasino-zaharrean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak

Martxoaren 24an (17:00etan) Kasino Zaharrean emango dute udaltzain eta ertzainen eskutik. Adineko herritarren eskaerari erantzunez, Hondarribiko Udaltzaingoak adinekoek pairatu ohi dituzten iruzur eta lapurreta metodo nagusiei buruzko prebentzio neurriak azaltzeko hitzaldia antolatu dute, baita horiek saihesteko jarraibide praktikoak ere.