#vacancesenfamília #fentelguiri
#toteldiaplovent #Euskadi #Iparralde
#familyvacation
Atzo gauean badirudi norbaitek bere buruaz beste egin zuela #Hondarribi -n.
Gaur goizean mezu ezberdinak zabaldu dira sare sozialetan, pertsona ezberdinei erreferentzia eginez.
Ez dakit nor den, ez dut informaziorik zabalduko.
Mina einda dago, eta hemen garrantzitsuena, pertsona batek herrian buruaz beste egin duela da. Nor den jakitea? Azkenean norbait gaizki dago, oso gaizki eta hiltzean ikusi du irtenbide bakarra.
"Aqui hay algo que va mal"
Ikastola eta Ikastetxeetan nola dabil asuntua? Badirudi #Hondarribi -an Eskola Kirola egiten duten neska-mutileek segun eta non ikasten duten taldeak nahastuta osatzen dituztela.
Neska eta Mutilek osaturiko taldeekin, baina badirudi, ikastetxe batean, hau ez dutela egiten. Mutilez osatutako talde honek, Eskola - Kirolan dena irabazten ari da.
Zer irakatsi nahi diegu gure umeei? Beste herri eta hirietan, zein egoeratan aurkitzen da Eskola Kirola?
Badirudi #Hondarribi -n ez zela istilurik izan Alarde egunean.
Nik behintzat ez nituen ikusi, ez bizi.
Jaizkibel -ek aurrera pausu bat egin zuen, Udaletxeak ere arazoa konpontzekotan dabil eta Tradizionalek ordutegiak aldatu eta Jaizkibelekin topo ez egitea erabaki zuten; Segurtasuna aitzaki.
Denborarekin, Herri bezala jai giro eta errespetuz ospatuko dela uste nuen, baina ez dakit nik atzera pausua eman dugun.
Guztion artean zubiak eraikitzea ez da ez, erraza izango.
Badator iraila #Hondarribi -ra, eta horrekin Herriko Jaiak. Beste urte batez, Alardearen gatazka izango dugu.
Sare Sozialetan idatziak, meme -ak, batzuek benetako izenarekin idazten, beste batzuk ezizenekin, beste batzuk idatzitakoak irakurtzen ... baina oraindik konponbiderik eman ez diogun arazo bat dugu Herrian, Hondarribian.
Noiz arte?