Kaixo kaixo, prest daukagu Biziolan egingo den maiatzeko lehen #Hitzola!πŸ“š
Leire Milikua izango dugu gurean maiatzaren 16ean "Lur gainean, itzal azpian" emakume nekazarien inguruko saiakera aurkezten.

#GoierriEraldatzen #EtorkizunaElikatzen

Asteazken honetan Sandra Cliville izango dugu gurean.
Beti ehun, zuntz eta material naturalekin lanean aritzen den artisaua da Sandra, aspalditik artileak liluratutako ingeniari agronomoa.
Asteazkenean Latxa ardien artileaz arituko zaigu eta hau lantzeko erabiltzen dituen tresnak azalduko dizkigu.
Desagertzen ari diren ofizioak eta betidanik gure ingurunearen parte izan diren paisaien inguruko gogoetak izango ditugu.πŸ‘πŸ‘πŸ‘
Animatu!🧢

πŸ“† Martxoak 6
⏰ 18.30-20.30
πŸ“Biziola
#hitzola

Atzoko #Hitzola n denok oso adi egon ginen ERBELeko Egoitz eta Jonek azaldu zigutenari.
Egiten ari diren kontserbazio lanaren garrantzia azaldu ziguten.
Dibulgazioa eta ezagutzaren garrantziaz aritu ginen.
Eta instituzioetatik Erle Beltzari bere lekua ematea zeinen beharrezkoa den azpimarratu ziguten.
Ezagutu ERBEL Elkartea. https://www.erbel.eus/eu/
ERBEL Β· Erle Beltz Hazleen Elkartea Β· Hobekuntza Genetikoa

ERBELen zeregin nagusietan dago bertako erle beltzaren alde aritzea eta arrazaren kontserbatu eta hobetzea. Erle Beltz Hazleen Elkartea.

ERBEL
Ezagutzen al duzu bertako erle beltza?
Bihar Biziolan ERBEL elkarteko adituak izango ditugu, erle beltza eta bere kontserbazioari buruz hitzegiteko.
Maizpide Euskaltegiarekin batera antolatzen dugun #Hitzola saioaren urteko lehena erle eta ezti artean egingo dugu 🐝🐝
Animatu!

Dagoeneko badugu urte berriko lehen #Hitzola saiorako plana.
Urtarrilaren 24an, asteazkena, ERBEL elkartekoak etorriko dira bertako erle beltzaren inguruan hitz egitera eta elkartetik arrazaren kontserbaziorako egiten duten lana azalduko digute.
Ezagutzen al duzu bertako erle beltza? 🐝

πŸ“† Urtarrilak 24
⏰ 18:45
πŸ“Biziola

Hasi da urteko azken #Hitzola saioa Basabe Garagardoak-eko Urtzi eta Markelen gidaritzapean. #ArtisauGaragardoa
Eta egunerokotasunera itzuliz, ostegun iluntze honetan, urteko azken #Hitzola izango dugu Maizpide Euskaltegiarekin elkarlanean. Eta garagardo eta txistorrarekin ospatuko dugu. Basabe garagardoak-en eskutik kata bat egiteko aukera izango dugu, garagardoen mundua hobe ulertu eta San Tomas egunaz gozatzeko.
Parte hartzeko eman izena hemen:
https://biziola.eus/basabe-garagardoen-kata/
Basabe garagardoen kata – Biziola

Abendurako prest dugun egitaraua ezagutzen duzue?
- Emakume sortzaileen azoka ibiltaria #Dinagu
- #Hitzola saio bat #Basabe Garagardoakeko lagunekin garagardo dastaketa eginez.
- Eta bihar #Auzolana! Sarrerako atea margotzen lagunduko diguzu?
Eman izena: https://biziola.eus/atea-margotzeko-auzolana/
Atea margotzeko auzolana – Biziola

Hasi dugu Maizpide Euskaltegiarekin elkarlanean egiten dugun #Hitzola saioa.
Josebe Blanco Álvarez-ek @argia rekin argitaratutako "Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain" liburua aurkeztuko digu.
Gaur da Biziolako 4. #Hitzola saioa!
Oraingoan Josebe Blanco izango dugu gurean, @argia rekin argitaratutako liburu berria aurkezten.
Artzaintzaren egunerokoaz aritzen da, emakume, euskaldun, ekologista eta barazkijale den artzain baten ikuspuntutik.
πŸ“† Gaur
⏰ 18:45
πŸ“Biziola