Atharratzera joateko autobusean badago tokia oraindik
Korrikaren hasierara Atharratzera joateko autobusa antolatu du AEK euskaltegiak biharko, Hernanitik, Astigarragatik eta Urnietatik. Goizeko 09:00etan…
https://kronika.eus/urumea/1773836105954-atharratzera-joateko-autobusean-badago-tokia-oraindik?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#astigarraga #hernani #euskara

Atharratzera joateko autobusean badago tokia oraindik - Urumea - Kronika.eus
Korrikaren hasierara Atharratzera joateko autobusa antolatu du AEK euskaltegiak biharko, Hernanitik, Astigarragatik eta Urnietatik. Goizeko 09:00etan abiatuko da Hernanitik, eta arratsaldeko 17:00etan egingo du itzulera Atharratzetik. Tokia badago oraindik, eta txartelak eskuragarri daude AEKn, 15 euroan.
Gainera, martxoaren 29an Bilbora joateko autobusa ere jarriko dute, 09:00etan abiatuta, eta 18:00etan bueltan abiatuta. Kasu horretan ere 15 euro dira joan-etorria. Dena den, Atharratzera eta Bilbora joateko txartela eskuratu nahi duenak, 25 euroan izango ditu biak.
Kronika.eus«Etxea leku oso berezia da, gure bigarren azala, eta bertan bizi garenon historia islatu behar du»
'Berezitasunaren erronka' erakusketa jarri du Susana Rodriguezek Biterin, eraberritutako altzariekin, «Hernanik emandakoa itzultzeko».
https://kronika.eus/hernani/1773670555850-etxea-leku-oso-berezia-da-gure-bigarren-azala-eta-bertan-bizi-garenon-historia-islatu-behar-du?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hernani #kultura

«Etxea leku oso berezia da, gure bigarren azala, eta bertan bizi garenon historia islatu behar du»
'Berezitasunaren erronka' erakusketa jarri du Susana Rodriguezek Biterin, eraberritutako altzariekin, «Hernanik emandakoa itzultzeko».
Kronika.eusFeriarik ez da izango bihar Urbietan, baina landareen eta hazien postuak jarriko dituzte ostiralean
Biharkoa jai eguna izanik, ez dute ostegunetako ohiko feria jarriko Urbieta kalean, goizean. Aldiz, ostiralean jarriko dituzte zenbait postu bertan; …
https://kronika.eus/hernani/1773670622048-feriarik-ez-da-izango-bihar-urbietan-baina-landareen-eta-hazien-postuak-jarriko-dituzte-ostiralean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hernani #gizartea

Feriarik ez da izango bihar Urbietan, baina landareen eta hazien postuak jarriko dituzte ostiralean
Biharkoa jai eguna izanik, ez dute ostegunetako ohiko feria jarriko Urbieta kalean, goizean. Aldiz, ostiralean jarriko dituzte zenbait postu bertan; landareak eta haziak saltzen dituztenak, hain juxtu. Janaria eta arropa eta saltzen dutenak ez dira egongo, aurreratu dutenez. Postu kopurua txikia izango da, eta espaloi gainean jarriko dituzte errepidean beharrean. Hortaz, Urbieta kalea zabalik egongo da trafikoarentzat.
Kronika.eus'Gutun bat Kottori' dokumentalaren emanaldia, gaur ikusgai Biteri Kultur Etxean
Joxe Angel Altzuguren «Kotto» Soriako espetxean hil zen. Bere bizitza eta bere buruaz beste egitearen arrazoiak azaltzen dira filmean
https://kronika.eus/hernani/1773670680695-gutun-bat-kottori-dokumentalaren-emanaldia-gaur-ikusgai-biteri-kultur-etxean?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hernani #kultura

'Gutun bat Kottori' dokumentalaren emanaldia, gaur ikusgai Biteri Kultur Etxean
Joxe Angel Altzuguren «Kotto» Soriako espetxean hil zen. Bere bizitza eta bere buruaz beste egitearen arrazoiak azaltzen dira filmean
Kronika.eus«Hemen lan egin, hemen erabaki!»
Goizeko 08:30etan Plazan elkartuta, Hernaniko erdigunean barrena ibili dira Greba Orokorrarekin bat egin duten eragileak, grebako aldarriak kalez kal…
https://kronika.eus/hernani/1773737074174-hemen-lan-egin-hemen-erabaki?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hernani #gizartea

«Hemen lan egin, hemen erabaki!»
Goizeko 08:30etan Plazan elkartuta, Hernaniko erdigunean barrena ibili dira Greba Orokorrarekin bat egin duten eragileak, grebako aldarriak kalez kale zabaltzen.
Kronika.eus
Greba Orokorra, Hernaniko Kaxkoan
Kronika.eus
Kaleak hutsik eta lantokiak itxita
Greba Orokorra jarraipen zabala ari da izaten Urumea bailaran, gaur goizetik.
Kronika.eusBihar zabalduko dute Hernaniko udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea
Martxoaren 29ra arte apuntatu daiteke bietan: 3-10 urtekoentzat izango dira udaleku irekiak, eta 11-12 urtekoentzat kirol udalekuak.
https://kronika.eus/hernani/1773416258141-bihar-zabalduko-dute-hernaniko-udaleku-irekietan-eta-kirol-udalekuetan-izena-emateko-epea?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#hernani #gizartea

Bihar zabalduko dute Hernaniko udaleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko epea
Martxoaren 29ra arte apuntatu daiteke bietan: 3-10 urtekoentzat izango dira udaleku irekiak, eta 11-12 urtekoentzat kirol udalekuak.
Kronika.eusKronikarik ez asteartean, grebagatik
Astearteko Greba Orokorra dela eta, Kronikarik ez da argitaratuko egun horretan paperean. Kronika.eus webgunean egingo diogu jarraipena greba egunari…
https://kronika.eus/urumea/1773416304563-kronikarik-ez-asteartean-grebagatik?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#arano #astigarraga #ereñotzu #goizueta #hernani #gizartea

Kronikarik ez asteartean, grebagatik
Astearteko Greba Orokorra dela eta, Kronikarik ez da argitaratuko egun horretan paperean. Kronika.eus webgunean egingo diogu jarraipena greba egunari. Hortaz, asteazkenekoa izango da paperean argitaratuko den hurrengo Kronika. Era berean, asteazkeneko ale horretarako eskelak, asteleheneko 15:00ak arte hartuko dira, asteartean ez baita zerbitzu hori eskainiko.
Kronika.eusEuritan dantzan...
Dantzarekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira asteburuan bailaran: Dantzari Ttiki Eguna Goizuetan, eta erromeria eta aurresku txapelketa Hernanin…
https://kronika.eus/urumea/1773410820993-euritan-dantzan?utm_source=Mastodon&utm_medium=Sare_sozialak
#arano #astigarraga #ereñotzu #goizueta #hernani #gizartea

Euritan dantzan...
Dantzarekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira asteburuan bailaran: Dantzari Ttiki Eguna Goizuetan, eta erromeria eta aurresku txapelketa Hernanin. Iragarrita dagoen eguraldi txarrak babes hartzera behartuko ditu.
Kronika.eus