✨ Atzo Landaola federazioak bere sariak banatu zituen eta sarituen artean Itsaso Herria izan zen Alegi auzoan martxan jarri duten Sindikatoa dendagatik.
Pozgarria da Goierrin garatutako ekimen batek saria jasotzea, eta pozgarriagoa Biziolak bere aletxoa jartzen duelako, Sindikatoa hornitzen baitugu astero-astero eta sorreratik bidelagun izan gara.
Zorionak Itsaso Herria eta Alegiko Sindikatoa bultzatu eta kudeatzen duzuen guztiei 🌾
#Sindikatoa #Itsaso #GoierriEraldatzen #ElikaduraBurujabetza
Urrian azaldu genizuen @goiener ekin elkarlanean autokontsumo partekatuko proiektu bat hasiko genuela.
Gure teilatuan eguzki plakak jarriz Biziola eta Lazkaoko etxeak bertako argindar berriztagarriz hornitzeko ekimena. Obrarik egin beharrik gabe, inbertsiorik gabe, permanentzia gabe, Lazkaon bertan sortutako energia auzoratuz ♻️
#Auzoargi poliki-poliki aurrera pausoak ematen ari da. Pozez betetzen gaitu gure teilatua eguzki plakaz betea ikusteak. #EnergiaBurujabetza #GoierriEraldatzen
#diotenez Olaberrin ere gauzatxoak datoz. #GoierriEraldatzen #EtorkizunaElikatzen
[Topaketa] Bihar Ezkioko Igartubeiti Baserrian izango gara "Lurraldea, tradizioa eta transmisioa" topaketan.
“Etorkizuna ereitea: nekazaritzaren eta artzaintzaren indarra” solasaldian parte hartuko dugu gure proiektua azalduz, Pikunieta Baserriko Josebe Blanco artzain eta idazlearekin batera.
info gehiago ➡️ https://www.igartubeitibaserria.eus/eu/albisteak/lurraldea-tradizioa-eta-transmisioa-topaketa #goierrieraldatzen #etorkizunaelikatzen
Hasi da @EHKOlektiboa k antolatutako saioa.
Agroekologia, zigilu ekologikoan oinarritutako balioen topalekua.
#agroekologia #elikaduraBurujabetza #nekazaritza #GoierriEraldatzen #ESE #Koop
Gaur 3 urte bete ditu gure dendak.
Bazkide eta ekoizleen elkarlanaren fruitu denak 3 urte daramatza Goierriko sukaldeak hornitzen.
Mila esker eta mila zorion erosketak dendan egiten dituzuen guztioi, asteroko eskariak egiten dituzuenoi, mila esker mota eta kolore guztietako babesle eta bazkideei, hornitzaileei, baserritarrei... Mila-mila esker 3 urtez babesa eman diguzuen guztioi.
Baietz beste hiru!
Jarraituko dugu #Goierrieraldatzen #etorkizunaelikatzen 🌾
Gaur #Ordizia ko Oianguren BHIko haur hezkuntzako goi mailako lanbide heziketa zikloko ikasleak izan ditugu Biziolan.
Jasangarritasunaren inguruko lanketaren barnean Biziola proiektua eta gure denda kooperatiboa ezagutu dute. Agroekologiaren eta erroparen berrerabilpenaz aritu gara giro ederrean.
Milesker bixitagatik! #ESE #BatuBiderkatzeko #goierrieraldatzen

⚡️Dagoeneko askok ezagutzen duzue eta izena ere eman duzue Auzoargi proiektuaren parte izateko.

Baina Lazkaotarra bazara eta oraindik ondo zer den ez badakizu, informazio gehiago nahi baduzu edota izen eman nahi baduzu, azaroan Biziolan arreta zerbitzu ordutegia zabaldu dugu @goiener en eskutik.

Zatoz eta izan zaitez Lazkaoko energia autokontsumo kolektiboaren parte. 🙌

⚡️Burujabetza energetikoaren bidean elkarlanean! #Auzoargi #energiaburujabetza #goierrieraldatzen

Adi lazkaotarrak!

💡Autokontsumo partekaturako aukera izango duzue laster. #Auzoargi badator!

Biziolak eta Goienerrek elkarlanean martxan jarritako proiektuan parte hartzeko aukera izango duzue, Biziolako teilatuan egingo den instalazioaren bidez. Proiektuaren inguruko batzarra egingo dugu bihar Biziolan.

📆 Eguna: bihar, asteartea, urriak 28
⏰ Ordua: arratsaldeko 18:00ak
🧭 Non: Biziolan
https://youtube.com/shorts/BbOy5FAK7V0?si=3ODsQMl8nlp_iF3O
#energiaburujabetza #goierrieraldatzen

Zer da Auzoargi?

YouTube
Goierriko Baratza eta Biziola, bat eginda

Bertako nekazaritza eta ekologikoa bultzatzen duten bi dendak (Goierriko Baratza eta Biziola) bat egin dute, proiektu bakarra osatuz.

Goiberri