Ataungo Udalaren enkarguz lehen sektorea biziberritzeko plana egin dugu eta pasa den San Ixidro egunean aurkeztu genuen.
Martin Aramendi alkatea eta Garazi Alkorta biziolatarra @gitb ren albiste honetan. https://gitb.eus/ataun/1778849700677-baserritarren-eguneko-azokaren-baitan-aurkeztu-dute-lehen-sektorea-biziberritzeko-plana-ataunen
#GoierriEraldatzen
Baserritarren eguneko azokaren baitan aurkeztu dute lehen sektorea biziberritzeko plana Ataunen

Biziolak osatu du plana, Udalak eskatuta

gitb.eus
🤝Atzo Danimarkatik, gaur Kataluniatik.
@hiritikat eko Iker Eizagirre eta ICTA-tik Bertie Russell eta Sarah Bretschko etorri zaizkigu bixitan. Bertie Russell eta Sarah Bretschko ICTA-ko ikerlariak dira, desazkundea eta politika publikoen inguruan ikertzen ari dira harreman publiko komunitarioak oinari hartuta. Burujabetza ekonomikoa sustatzen duten proiektuetan dute interesa, eta horregatik etorri zaizkigu Biziolara.
Milesker zuen interesagatik lagunok!
#burujabetzaK #ESE #GoierriEraldatzen
Ba gaurkoan niri tokatu zait Kooperativt København-eko lagunei @Biziola ko harrera egitea.
Saiatu gara proiektua azaltzen. Iritsitakoan hartu duten #Basabe artisau garagardoak, eta joan aurretik prestatu diegun mokadutxoak lagunduko zuen, ze kamixeta eder bat oparitu didate. Euskaraz dagoena, guztiok uler dezagun.
Plazera izan da!
#ESE #koopintern #goierrieraldatzen #koopmaitasuna

🔈Atzo aurkeztu genuen Landarlan Elkartearekin batera landu dugun elikadura modu integralean lantzeko Hezkuntza Elikatzen baliabide didaktikoa.

Proposamen honek, agroekologia eta ekofeminismoa ardatz hartuta, elikadura zeharkakotasunez lantzea du helburu, herritar kritikoak hezteko hezkuntza eraldatzailerako tresna gisa. 🌾

Ikusi eta zabaldu zuen ikastetxe eta eskoletan ⬇️ https://naturanhezten.eus/hezkuntza-elikatzen/ #Landarlan #EtorkizunaElikatzen #GoierriEraldatzen

✨ Atzo Landaola federazioak bere sariak banatu zituen eta sarituen artean Itsaso Herria izan zen Alegi auzoan martxan jarri duten Sindikatoa dendagatik.
Pozgarria da Goierrin garatutako ekimen batek saria jasotzea, eta pozgarriagoa Biziolak bere aletxoa jartzen duelako, Sindikatoa hornitzen baitugu astero-astero eta sorreratik bidelagun izan gara.
Zorionak Itsaso Herria eta Alegiko Sindikatoa bultzatu eta kudeatzen duzuen guztiei 🌾
#Sindikatoa #Itsaso #GoierriEraldatzen #ElikaduraBurujabetza
Urrian azaldu genizuen @goiener ekin elkarlanean autokontsumo partekatuko proiektu bat hasiko genuela.
Gure teilatuan eguzki plakak jarriz Biziola eta Lazkaoko etxeak bertako argindar berriztagarriz hornitzeko ekimena. Obrarik egin beharrik gabe, inbertsiorik gabe, permanentzia gabe, Lazkaon bertan sortutako energia auzoratuz ♻️
#Auzoargi poliki-poliki aurrera pausoak ematen ari da. Pozez betetzen gaitu gure teilatua eguzki plakaz betea ikusteak. #EnergiaBurujabetza #GoierriEraldatzen
#diotenez Olaberrin ere gauzatxoak datoz. #GoierriEraldatzen #EtorkizunaElikatzen
[Topaketa] Bihar Ezkioko Igartubeiti Baserrian izango gara "Lurraldea, tradizioa eta transmisioa" topaketan.
“Etorkizuna ereitea: nekazaritzaren eta artzaintzaren indarra” solasaldian parte hartuko dugu gure proiektua azalduz, Pikunieta Baserriko Josebe Blanco artzain eta idazlearekin batera.
info gehiago ➡️ https://www.igartubeitibaserria.eus/eu/albisteak/lurraldea-tradizioa-eta-transmisioa-topaketa #goierrieraldatzen #etorkizunaelikatzen
Hasi da @EHKOlektiboa k antolatutako saioa.
Agroekologia, zigilu ekologikoan oinarritutako balioen topalekua.
#agroekologia #elikaduraBurujabetza #nekazaritza #GoierriEraldatzen #ESE #Koop
Gaur 3 urte bete ditu gure dendak.
Bazkide eta ekoizleen elkarlanaren fruitu denak 3 urte daramatza Goierriko sukaldeak hornitzen.
Mila esker eta mila zorion erosketak dendan egiten dituzuen guztioi, asteroko eskariak egiten dituzuenoi, mila esker mota eta kolore guztietako babesle eta bazkideei, hornitzaileei, baserritarrei... Mila-mila esker 3 urtez babesa eman diguzuen guztioi.
Baietz beste hiru!
Jarraituko dugu #Goierrieraldatzen #etorkizunaelikatzen 🌾