#Zestapunta bere onenean gaurko #GernikaWinterSeries funtzioan: del Ríok gozatu egin du, azkenik, bere-berezko dituen eskuin eta gantxokadak erruz jaurtitzen... eta nik gaur zaila izango dut lokartzea... izugarri poztu nau berriz ere kanoia tiroka ikusteak! Ez al zaizue iruditzen beste atzelarien estilotik oso urrun dagoela Julenena? Atzetik erasotzen du, efektu, globo eta beste pozoin guztiez kargatzen du pilotakada bakoitza... Ea defentsan eta aurrelarien zaintzan hobetzen duen! #JaiAlai
Bestalde, buruz buruko txapelketa izan da Berritxun, urtero legez, eta urtero legez, inor gutxik jakin du eta nik gogoratu bez.
Galdera serioa: #GernikaWinterSeries alde batera utzita, zergatik batzuetan balirudike zestapuntaren inguruko infoa ez dela hedatu nahi? Ala erakundeen arteko koordinazio falta da? Ezin du koordinatu Euskal Pilota Federazioak, ETBk, Baske Profexonal Bol Piloting Neixons Ligek edo zer dakit nik, Urkugliuk berak Atlantik Ulterborder Biuro of Cacapudz hartatik? #barkabanoa