🎮️ 🚸 Ostiralean Errenterian izango gara Gamer Gela ekimenarekin!

@Torrekua espazioan 18:00etatik 20:00etara bitartean euskarazko bideojokoak aurkezten eta probatzeko aukera eskaintzen ibiliko gara.

Izen ematea abian da, animatu!

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara

https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/bideojokoak-2025-11

Bideojokoak euskaraz | Torrekua, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen eta Teknologia Libreen Atea

Torrekuatik Euskararen egunarentzako antolatuta. Bideojokoen bitartez Game Erauntsia proiektua ezagutu eta euskarazko bideojokoak ezagutu eta probatuko ditugu.

torrekua.eus

🎮🙌Gasteizen gaude, beste urte batez, euskarazko bideojokoekin!

Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldietan parte hartzen gabiltza gazteekin batera.

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara

🎮🙌Gamer Gela beteta dabil Durangoko Azokan!

Kabi@ gunean gaude euskarazko bideojokoekin gozatzen. Etorri!

#Bideojokoak #GamerGela #DA60

🙌🎮Xare jardunaldietan Gamer Gela tailerrekin jarraitzen dugu!

Gaur Laudiora hurreratu gara euskaratutako azken bideojokoak ezagutaraztera.

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara

🎮 👀 Bideojokoen eztanda ikusiko dugu aurtengo @durangokoazoka|n!

Gamer Gelan euskarazko bideojokoak ezagutzeko aukera egongo da abenduaren 8an; horrez gain, abenduaren 6an bideojoko sortzaileen aurkezpenak ikusiko ditugu @kabiadurango|n.

#Bideojokoak #GamerGela #60DA

https://gamerauntsia.eus/bloga/durangoko-azoka-2025-gamer-gela/

Durangoko Azokak bideojokoen zaparrada jasoko du 60. edizioan

Euskal eta euskarazko bideojokoen bilgune izango da, beste urte batez, Durangoko Azoka. Sei hamarkadako ibilbidea eginda, eboluzionatzen eta eraldatzen jarraitzen du, euskal liburu eta disko azoka izatetik, euskal kulturaren jaialdi bilakatzeraino: hori horrela, bideojoko erauntsia biziko da aurten Landakogunean. Abenduaren 5ean 60. edizioaren ateak irekiko ditu, abenduaren 8ra arte milaka b...

Game Erauntsia

🎮 👀 Larunbatean Galdakaon izan ginen Itxi Pa(r)kean ekimenean Gamer Gelak prestatzen!

Bideojokozale gaztez inguratuta, euskaratutako tituluez gozatzeko aukera eduki genuen.

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara

🕸️ 🎮 Barakaldora itzuli gara beste urte batez Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldietan euskarazko bideojokoak aurkeztera!

201 titulu daude jadanik gure hizkuntzan, eta gazteek gehikuntza berrietako batzuk probatzeko aukera eduki dute!

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara

🎮 🙌 Bilboko La Perrera espazioan izan ginen atzo Gamer Gelak antolatzen! Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldien baitan egindako tailerretako bat izan zen gurea.

Beti bezala, gazteei euskarazko bideojokoen eskaintza aurkeztu genien, hainbat altxor probatzeko aukerarekin.

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara

⚛🔟Bergarako Laboratorium Museoak 10. urteurrena ospatu zuen joan den ostiralean, zientziari ateak zabaltzeko jaialdia antolatuz.

Game Erauntsia bertan izan zen haurrekin batera euskarazko bideojokoen festa bizitzeko!

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara

🗣️ 🎮 Gamer Gela tailerrekin errepikatu dugu Eibar BHIn eta Izarraizpe Ikastolan beste urte batez!

Ikasturtea bukatzeko euskarazko bideojokoak ezagutu dituzte ikasleek, aisialdian gure mintzairan gozatzea ere posible dela aldarrikatuz.

#Bideojokoak #GamerGela #Euskara