@txikillana @desertorea nire familiako bat beti haserretzen da euskaraz horrelako liburuak falta direlako: potoloak, pretentsio handiegirik gabeak eta batez ere potoloak.

Euskal idazleek badute beti erronka moduko bat, liburu definitiboa idaztekoa, ezta? Edo zerbait berritzailea egitekoa, ez?

#Euskalia modukoak baina bikoitzak eta saga baten parte, horixe falta da @indezent @theindezents 😉😁

Eta Mastodonen balego Katixa Agirre eta bere Zentauroen jarraipena eskatuko nuke baita ere, noski.

@txikillana Baina #Euskalia ko xaflak badira, denontzako, e!
#Euskalia errepidera itzultzen da! Ostiralean 18:00etan Ordiziako Barrena Jauregian izango gara gerturatzen den ororekin hamalau galaxietara bidaiatzeko asmoz. Mila esker Irati Goikoetxea
eta partehartzaileei Euskalia aukeratu izanagatik! 🚀 https://goierri.hitza.eus/2024/03/11/irakurle-taldeak-mikel-alvarezen-euskalia-izango-du-solasgai-ostiralean/
Irakurle taldeak Mikel Alvarezen 'Euskalia' izango du solasgai ostiralean - Goierriko Hitza

Irakurle taldeak Mikel Alvarez Sarriegiren Euskalia liburua izango du solasgai ostiralean, Barrenan, 18:00etan. Idazlea ere bertan izango da. Irati Goikoetxeak […]

Goierriko Hitza
Primeran pasa nuen atzokoan ere Urretxindorra Ikastolako kafe-tertulian! ☺️ Zeinen talde jatorrak ari naizen topatzen bidean... irakurle-taldeena izugarrizko aurkikuntza izaten ari da 🥰 Mila esker antolatzaile eta partehatzaileei! #Euskalia
Otsaila #Euskalia hilabetea da! Tira, aste hau Euskalia astea da 🚀 Asteartean Tolosan, eta ostegunean Bilbon! Elkar ikusiko dugu bietakoren batean? 👾
Datorren astean tertulia bikoitza! Astearte eta ostegunean Tolosan eta Bilbon izango gara #Euskalia eta biok bertaratzen den ororekin hamalau galaxietan gertatzen denaz hitz egiteko prest. Animatuko? 🛸
Gaur zortzi Tolosako Kultur Etxean izango naiz, #Euskalia lagun eta Yurre Ugarte gidari, animatzen den ororekin hizketan. Mila esker Galtzaundi gonbidapenarengatik! 🚀
Azti Bilbopoliko biztanleok! #Euskalia bisitan izango duzue Urretxindorra Ikastolak antolaturiko kafe-tertulian. Mila esker, Andoni eta konpainiari gonbiteagatik! 🚀
Negu-pasa amaituta, otsaila #Euskalia hilabetea izango da. Azti ibili 🚀
Ez dakit inuxente eguna delako den, baina egun berean #Euskalia gozatu duten bi irakurleren iruzkinak iritsi zaikit. Hemen bigarrena! 🚀 Mila esker, Iñaki hitz eder horiengatik 🥰 Nahiz eta bigarrena idazten hasteko beldurra ere sartu didazun 😅😘 @artefaktua