Kaixo @yunohost !

Honako argazkian ikus dezakezue #EtxepareLizeo ko MKZT sailako ikasleek zuen tresnaren laguntzaz sortu duten hodei burujabea.

#GazteenEmantzipazioNumerikoa
#EtxepareLizeoa

📢 EMAN EZAZU JAUZIA SOFTWARE LIBRERA!

#EtxepareLizeo ko 1MKZT saileko ikasleek eskuliburua ondu dute zuen ordenagailuetan Linux Mint sistema eragilea instalatzen ikas dezazuen.

@baratzadigitala rekin elkarlanean, hona hemen eskuliburua eskuratzeko esteka👇

https://hodeia.librehki.eus/s/2J3itzgHE9ATLaj

Inolako moderaziorik gabe parteka ezazue!

#TresnaLibreakIkasleLibreentzat
#TresnaLibreakIrakasleLibreentzat

Aurten #EtxepareLizeo ko #MKZT sailean besteak beste burujabetza numerikoan oinarrituko den PROIEKTU KOOPERATIBOA eramango dugu aurrera.

Bidarteko Estian kokatzen den #Izarlink enpresak makina birtuala laga digu ikasleek tresna numerikoak instala eta mantendu ditzaten.

@yunohost tresnaren laguntzarekin, webgunea, posta elektronikoak, mezularitza zerbitzua, Peertube eta Mastodon instantziak, Nextcloud eta OnlyOffice eraikiko dituzte.

#GazteenEmantzipazioNumerikoa
#IkasleKooperatibak

📢 Ordenagailuak iritsi dira #EtxepareLizeo -ra!

🖥️🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️ 🖥️

2025/2026 ikasturtean lizeoko ikasleen eta irakasleen beharrei erantzungo dieten ekipo informatikoak izango dituzte.

Milesker #BilbaoEkintza -koei eskaini dizkiguten baldintza ezinhobeengatik.

Espero dezagun @Seaska -ko bost kolegioek ere beharrezkoak dituzten ekipoak jasoko dituztela datozen hilabeteotan.

#BilbotikBaionara
#EuskalHerriBurujabea

Gaur goizean Bilbora etorri zaizkigu Baionako Bernat Etxepare lizeoko lagunak, Bilbao Ekintzarenak ziren 141 ordenagailu, pantaila, teklatu eta sagu #EtxepareLizeo -ra eramateko.

#BilbotikBaionara
#EuskalHerriBurujabea

Baionako #EtxepareLizeo ko 184 ikaslerekin goaz Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarara, #Xare jardunaldiaz gozatzera.

Euskarazko Kultura Digitalaren jardunaldi honetan ikasleek IKASI, ERATU eta JOLASTEKO parada izango dute.

#EuskaraJalgiHadiPlazaNumerikora
#NumerikoaEuskaraz
#EtxepareXare