Atzo bi aldiz entzun ostean gaur ere Bolt Throwerren "Those once loyal" entzuteko gogoz esnatu naiz. Uste dut ilusio handia egiten didala talde kuttunen azken diskoak (despedidakoak) bereziki onak direnean. Eta hau hala da. #entzutekoak#deathmetal
Alerta nostalgia! Mila milloi urte ez nuela entzuten Tijuana No taldearen "Contrarrevolución avenue" (1998). Markosek grabatu zidan kasete baten eta ostias, eman omen nizkion bueltak, ze gaur jarri dut eta abestiak buruz nekizkien. Negu Gorriaken lehengusu mexikarrak-edo... Pena ez nituela inoiz ikusi zuzenean. #entzutekoak