๐ŸŽญ KOLAPSOA - JON ANDER URRESTI

Publizitate agentzia bateko hiru kide protagonistak edozer saltzeko kapaz dira, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna. Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Eskaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.

๐Ÿ“† Maiatzak 3, igandea
๐Ÿ•ข 19:30
๐Ÿ“ Gezala Auditoriuma
๐ŸŽซ www.sarrerak.lezo.eus

#ElkarZainduzLezo

๐Ÿ“ฃ Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako 2026-2027 ikasturterako matrikulazioa astelehenean irekiko da.

๐Ÿ—“๏ธ Izen-ematea maiatzaren 4tik 15era bitarte egin ahalko dute herritarrek musika eskolan bertan.

๐Ÿ“ฒ Informazio guztia: https://labur.eus/lwfngb3j

#ElkarZainduzLezo

๐Ÿ“ฃ Lezoko Udalak etxez etxeko laguntzaile posturako 2 lan-eskaintza zabaldu ditu.

โ„น๏ธ Prozedura LANBIDEren bitartez izango da.

โœ๏ธ Izen-emateko epea maiatzaren 3an itxiko da eta Lanbideren bidez egin beharko da.

๐Ÿ“ฒ Lan-eskaintzaren oinarriak, baldintzak eta informazio guztia: https://labur.eus/ihilpo7j

#ElkarZainduzLezo

๐Ÿ—ฃ๏ธ Egin nirekin ere euskaraz!

๐Ÿ“ฃ Euskal Herrira etorri diren eta euskara ikasi duten edota ikasten ari diren euskal herritarrei aitortza egin nahi die aurten UEMAren 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainak, batetik edo bestetik etorri arren denak bertakoak eta euskaldunak direla nabarmenduz.

Dahye Kim lezoarrak parte hartu du kanpainan. Hego Korearra da eta Lezon bizi da, euskara ikasten ari da.

๐Ÿ“ฒ Informazio gehiago: https://labur.eus/z5k4qgre

#ElkarZainduzLezo
@uema

๐Ÿ“– STREAMING AROA. Urtzi Urkizu lezoarrak bere azken liburua aurkeztuko digu, Joxe Juan Ugalderekin batera.

Hamar urte bete dira Netflix streaming plataforma mundu osoan zabaldu zenetik. Euskal Herrian ere erraz zabaldu zen, eta herritarren parte handi bat bere atzaparretan murgildu da. Nola aldatu dira urteotan ikus-entzunezko edukien kontsumo ohiturak? Zer dago streaming plataforma handien atzean? Nola funtzionatzen dute?

๐Ÿ“† Apirilak 30, osteguna
๐Ÿ•ข 19:00
๐Ÿ“ Kultura Aretoa

#ElkarZainduzLezo

๐Ÿ“ฃ Apirilaren 27an, 'Paris is always a good idea' telesaila grabatuko dute Lezon. Grabaketa dela eta oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioan aldaketak egongo dira.

๐Ÿ“ฝ๏ธ Gurutze Santuaren plazan, Donibane Kaleko iturrian eta Goiko plazan eragingo dute gehien neurriek. Xehetasun guztiak udalaren webgunean aurki daitezke.

๐Ÿ—ฃ๏ธ Lezoko Udalak lezoarren ulermena eta lankidetza eskertu nahi ditu grabaketak sortu ditzakeen eragozpenen aurrean.

๐Ÿ“ฒ Informazioa: https://labur.eus/6tav52om

#ElkarZainduzLezo

๐Ÿ“ฃ LEZOKO IV. ANTZERKI TESTU LABURREN LEHIAKETA IRISTEAR

๐Ÿ“… Testuak bidaltzeko epea: apirilak 23 - irailak 11

๐Ÿ“ Lehiaketaren oinarriak ostegunetik aurrera egongo dira ikusgai Lezoko Udalaren eta HIKA Teatroa konpainiaren webgunean.

๐Ÿ“ฒ Albistea: https://labur.eus/yom7tm7w

#ElkarZainduzLezo

๐ŸŸฃ IV. Berdintasun Plana herritarrekin diseinatuko du Lezoko Udalak

๐Ÿ—ฃ๏ธ Parte-hartze saioen bidez, herritarren ekarpenak jaso eta etorkizunerako erronkak zehaztuko dira, Lezo parekideago eta bidezkoago bat eraikitzeko bidean.

Horretarako, herritar guztiak gonbidatu ditu saioetan parte hartzera.

๐Ÿ—“๏ธ Apirilak 23 eta 27
๐Ÿ•  17:30-19:30
๐Ÿ“ Kultura Aretoa

๐Ÿ“ฒ Albistea: https://labur.eus/4gahmgdp

#ElkarZainduzLezo

๐Ÿ“ฃ Ostegunean, PINTXO-TOPA!

๐Ÿค Zaintza erdigunean jarri, belaunaldiarteko harremanak indartu eta herriko baliabide eta beharren inguruan hitz egiteko topaketa informala izango da. Haurrentzat ekintzak ere izango dira.

๐Ÿ—“๏ธ Osteguna, apirilak 23
๐Ÿ•  17:30
๐Ÿ“ BIBEtoki-an (Zubitxo Kalea, 21)

Etorri elkar zaintzeko elkar ezagutzera!

๐Ÿ“ฒ Albistea: https://labur.eus/zcffvavu

โžก๏ธ Lezoko Udalak bultzatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta Bitar-Basken dinamizazioa duen ekimena da.

#ElkarZainduzLezo

๐Ÿ“ฃ Amaitu dira Altamirako saneamendu-sarearen lanen lehen fasea, aurreikusitakoa baino ia bi aste lehenago.

โš’๏ธ Bigarren fasea martxan da: sare separatiboa osatzeko beharrezko azpiegitura berriak instalatzen ari dira.

๐Ÿ“ฒ Albistea: https://labur.eus/yv6xo0wo

#ElkarZainduzLezo