@protoeuskaldun @josu_goiko ostia, dena dauka!! Frankotiratzaileak teilatuan, gerra hegazkinak eta Boxeo borroka bat Etxe Zurian, zer eta Trumpen urte betetzerako?

🤣🤣🤣🤣

#Datsegit #MendebaldearenDefinizioa

@josu_goiko Eta gazteleraz kontatu izana #datsegit . Serio.
@theklan oraintxe konturatu naiz hari horretako mezu bati #datsegit eman niola eta ez nintzen oroitzen! 😵‍💫@euwikipedia

#NeguHurbilak filma ikusi nuen atzo bigarrenez, auzokideekin batera Gaztañon.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Negu_Hurbilak_%28filma%29?wprov=sfla1

Gure auzoa Zubietako eta Malerrekako langileen migrazio auzoa izan da. Filmean Beñardo auzokide zubitarrak egiten du lotura erbestearen fikzioaren eta errealitatearen artean.

Soinua bikaina du filmak, paisaia eta istorio negutiar zorrotzarekin. Poetiko eta errealista, oso pasoliniarra da.

Zubietako ihauterien asteartearen jasoketa filmiko onena ere bertan dago.

#Datsegit #Zubitakoiñotik

"Natasha" (Almandoz eta Trueba, 2022)

Kontakizun gordina eta pertsonaia sendoak, gidoi bikaina eta hizkera ondo aukeratua, grafismo aparta, tarteka goxoa eta tarteka bortitza... zer gehiago eska dakioke komiki bati?

Matxismoa, gizartearen ekidistantzia eta biktima kulpabilizatzeko saiakerak. Baita zulotik irteteko ahalegina ere.

Melodramarik gabe, bukaera itxaropentsu batekin: harreman toxikoak moztu eta aurrera begiratzeko deia.

#liburuak #datsegit

Blogean 👇
https://eibar.org/blogak/sarasua/natasha-almandoz-eta-trueba-2022-birtuala-den-indarkeria-errealaren-kronika

“sistemaren eliteari azken 40 urteotan interesatu zaio ideologiak sexu-gaietara bideratzea. Operazio erraz samarra: sexuak gugan duen indarrarekin, erraza da horri buruzko ideologia-lehiak, fanatizazioak, gatazkak eta eraldaketak bultzatzea. Tresnak ditu eliteak”

“interes telegidatuek zabaltzen dituzten askapen-ideologiak, sakonean, nahiko ideologia nerabeak dira. Askapenaren exaltazio nerabeak, goxoki ideologiko itsaskorrak”.

#datsegit Jon Sarasuaren testuak irakurtzea.

#Puntua @goiena

'The thing with feathers', Noah Strycker (2014).

Kosta egin zaigu konturatu eta ulertzea, baina gero eta nabarmenagoa da hegaztiak ugaztunak bezain argiak (edo gehiago) direla, euren gaitasunak desberdinak diren arren.

Stryckerrek polito kontatzen ditu hegaztien munduan duela gutxira arte guretzat ezkutuan zeuden zenbait ezaugari.

#liburuak #datsegit

Azpeitiko udaletxeko atean hika agurtzen haute, #datsegit
Donibane
Per-eko liburuari astindua emateko une egokia hauxe
#datsegit
#jaizkibel
#luzuriaga
#zamakona
Ahateak mugimendu hauek egiten ikustea #datsegit