#Tenkoh2 cubesat-a atzo zabaldu zen #HTVx1 zamaontzitik. Hau martxoaren 6an Nazioarteko Espazio Estaziotik banadu zen eta orain modu autonomoan hegan egiten du erakustaldi misio batean.

Gaur #CygnusNG23 zamaontzia Nazioarteko Espazio Estaziotik banandu da eta larunbatean Lurreko atmosferan desintegratuko da.

#Espazioa

Atzo #Electron/Curie suziri bat jaurti zen, #BlackSkyGen3 satelite batekin.

Estatu Batuetako Kongresuak 2032ra arte luzatu du Nazioarteko Espazio Estazioaren bizitza erabilgarria.

#CygnusNG23 zamaontzia, martxoaren 12an (osteguna) utziko du Nazioarteko Espazio Estazioa.

#Espazioa

Oleg Platonov kosmonautak, azken egunetan Nazioarteko Espazio Estazioaren "#Cupola" behatoki eta kontrol-postutik grabatutako bideoa. πŸ‡·πŸ‡Ί #SoyuzMS27 eta πŸ‡·πŸ‡Ί #SoyuzMS28 espaziontziak, πŸ‡ΊπŸ‡Έ #CygnusNG23 eta πŸ‡―πŸ‡΅ #HTVx1 zamaontziak argi ikus daitezke.

#Espazioa

#CygnusNG23 zamaontzia Nazioarteko Espazio Estaziotik banandu zuten atzo. Estazioko #Canadarm2 beso-robotikora lotuta egongo da astelehenera arte.

Espainiak % 50 handituko du ESAri egiten dion ekarpena, urtean 300€ milioi izatetik 455€ milioi izatera pasatuko da.

#Espazioa