Naoneden (aka Nantes) pasa ditugu etxera bidean bi egun eder.

Ba mugikortasun ereduak harritu gaitu egin ditugun ibilbideetan. Hirigintza eta mugikortasun politikak integralki pentsatuak eta praktikan jarriak, kotxearen horren dependentea den gizarte eredu frantsesean: Bizikletaren erabilera sustapena, kotxeentzako oztopoak, garraio publiko sare bikaina...

Berriro lasaiago etorri eta ezagutzeko gogoz: https://naolib.fr/

#bidean #Naoned #Nantes #Bretainia #Breizh #Loira #mugikortasuna

Kultura turista outfit bikaintasunaren bila.

Bretainia erdialdean nahita galduta, Saint-Just herriko zerrendatze megalitikoetako batean.

Sute baten ondorioz aurkitu zuten.

#bidean #neolitoa #Bretainia #Breizh #SaintJust #KulturaTurista #outfit
cc/ @luistxo

#Rosko herri ederra da, historia luze eta benetan interesgarria duena, frantsesezko Wikipedian oso zabal jasoa:

https://fr.wikipedia.org/wiki/Roscoff

#Flaneurgintza momentuan 30. oharrarekin topo egin, eta portuaren bila abiatu ginen. Konfirmaziorik gabe, Rosko hegoaldean 'Porz ar Vascoun' (euskaldunen portua) deitzen zena aurkitu genuen, eta tipula more zaku bat erosi, honek ere #LangileonHistoria portzio ederra du eta, ikusi 'Johnnies':

https://fr.wikipedia.org/wiki/Johnnies

#bidean #Breizh #Bretainia #Roscoff

Etxea arroka, zingira eta ihi artean

#bidean #Bretainia #Breizh

#Rennes gustatu zait, arratsalde polita pasa dugu bertan, paseoan 1720ko sutearen ondorenak deszifratu nahian.

#Paperjale sugarra ere izan dut, paper denda eta liburudenda bikainekin. Azkenean eutsi diot tentazioari eta komikirik gabe atera naiz.

Azken momentuan ordea, @planeteio liburudenda ederraren orbitak harrapatu, eta bertako emakume jatorrak gomendatuta #HerritarronHistoria liburu bat erosi dut: 'Histoire de France populaire'

https://planeteio.blogspot.com

#bidean #Breizh #Bretainia

Modernitateak gauza onak ere eman dizkigu, hiru adibide kategoria ezberdinetan, baina hiruak materialak; txertoak, Bitter Cinzanoa (bermuta, aperoa orokorrean) eta niretzat modernitatearen estetikaren gailurra diren kanal eta esklusak.

Ille eta Rance kanala Bazouges-sous-Hedetik pasatzean dauden hamaika(!) esklusen sailaren buelta egin dugu:

https://osm.org/go/erjPhz7T-?m

Marabilli!

(Gainera iNaturalisterako botanika-banal behaketa mordoa jaso ditut)

#bidean #Rance #esklusak #Breizh #Bretainia

Bainu ederraren ondoren, bapatean, koloreak joan dira (gero itzuli dira).

#bainua #piszina #bidean #Bretainia #Breizh #SantMalou