#Zerocalcare komikigilearen liburu berri bat agertu da gazteleraz, "Más allá de los escombros".

Zuen galderei erantzunez, ez sufritu neska mutilok, zuek hau aspaldin irakurri duzue euskaraz, "hondamuinean" eta "hondamuinean 6 hilabete geroago". Jatorrizko edizioarekin batera ("macerie prime")irakurri ere, noski.

Beraz, erosi ez bazenuten euskaraz, ez joan orain liburudendetara bila, herriko liburutegira baizik.

#Botikak #Euskaraz #Komikia

'Piratak, demokraziaren etsenplu'

https://www.berria.eus/kultura/atlantikoko-piratak-demokraziaren-etsenplu_2152292_102.html

«Urrun gelditzen da piraten gaineko idealizazioa. Altxor ezkutuen bila marinel erroldatutako abenturazaleak baino gehiago, bortxaz errekrutatutako gazte txiro eta desanparatuak erretratatu dituzte komiki honetan, eta irakurleak haien patu txarraren, askapen nahiaren eta bizitza laburraren lekuko bihurtzen dira lehen orritik beretik.»

#HerioAnderearenTrapupean komikiari buruz Garbiñe Ubeda @berria|n.

#Komikia #Piratak #Botikak

Atlantikoko piratak, demokraziaren etsenplu

Pirata esan, eta irudi jakin batek hartuko dio gogoa hitz hori entzun duenari. Imajinatuko du gizaseme zakar, gordin, kalparluze eta lotsagabe bat; ron botilari heldu, eta ahots urratuz kantari, er...

Berria

🏴‍☠️KOMUNIKATU OFIZIALA (gauekotasunez, noski):

'Herio Anderearen trapupean' #komikia botiketara iristen ari da, ohiko gameluei esker.

https://etzi.pm/herio-anderearen-trapupean/

@durangokoazoka|n eskuratu nobedade ez-deklaratu bezala kalifikatutako botika @rolariak elkartearen salmenta puntuan.

Gainera eusko-rolaren uzta berriarekin batera, 'Natasha' kultuzko komikiaren lehen edizioko azken aleak eta 'Hondar ahoak-Zeru ahoak' liburu + biniloa ere eskuratu ditzakezue.

Gozatu 💊
#HerioAnderearenTrapupean #Botikak

'Herio Anderearen trapupean'

https://etzi.pm/herio-anderearen-trapupean/

«Piraten ahala protesta gisa hedatu da egundaino, eta halaxe erakutsi du Asia hego-ekialdeko demokraziaren aldeko gazte mugimenduak, Jolly Roger bandera bere egin duenean»

Botika berria kaleetan zabalduko du @FarmaziaBeltza|k, eta @raki bidez komikiaren atarikoa ekarri dugu Etzira aurrerapen moduan.

Zorionekok gu, irakurri, gozatu eta DENOK BAT oihukatu! 🏴‍☠️

#Piratak #Botikak #FarmaziaBeltza #Komikia #MarcusRediker #DavidLester #Etzi

Herio Anderearen trapupean - etzi.pm

Botika… zera, komiki berria argitaratuko du Farmazia Beltza artefaktu definiezinak datozen asteetan. Bai, Farmazia Beltza argitaletxe deitzea sinplifikazio hutsa da, beharrezkoa botikagintzan iniziatu gabekoentzat, eta RA-KI elkartearen laguntza izan du, herritarron historia, kapitalismoaren sorrera eta itsas-abentura uztartzen dituen Herio Anderearen trapupean botika ederra euskaraz izan dezagun. Zorionekoak gara, euskal ediziorako Marcus Rediker eta David Lesterren […]

etzi.pm

Kasu!

Heldu den astetik aurrera botika berria farmazietan. Botika edo dopin onenetarikoa.
#HondarAhoak eta #ZeruAhoak, bien ala bien meikinofa, extrak, bitxikeriak, ikusigabekoak eta bestelako "gauza zoragarriak".
Euskal noir beltz-beltzaren formula publikoa egiten dugu, ez gara cocacola gu.

#FarmaziaBeltza #KoldoAlmandoz #Botikak

#EuskalKomikiEguna izanik, ezin mingainari eutsi...

Marcus Rediker historialari handia euskaratuko dugu, 'Villains of All Nations' lanaren komiki egokitzapena, hain zuzen ere: 'Under the banner of King Death', Rediker eta Lesterren komikia bikaina: https://en.wikipedia.org/wiki/Under_the_Banner_of_King_Death

Zuek zer nahiago euskaraz 'Herio Anderearen trapu pean' ala "Herio Anderean ikur pean'?

#Botikak #Piratak #EuskarazkoKomikia

'Joxe Lacalleren 13 argazki'

https://etzi.pm/joxe-lacalleren-13-argazki/

Orain Etzin etorkizuna hobetzeko botiken prospektoak ere jasotzen ditugu, @raki eta @FarmaziaBeltza bidez zehazki.

#Argazkilaritza #HerritarronHistoria #Botikak #FarmaziaBeltza #JoxeLacalle

Joxe Lacalleren 13 argazki - etzi.pm

Joxe Lacalleren lana oso ezaguna da. Azken urteotan, gainera, Joxe Lacalle bera ere. Hau da: Lacallek egindako argazkiak pertsona askoren kronika osatu dute, eta haietako bat baino gehiago gogoan izango dugu iltzatua… argazkilariaren izena ezagutu ez arren. Ez da harritzekoa, beraz, bere lana biltzen duten liburuak jada deskatalogatuak izatea (Memorias de lacalle, Si te mandan […]

etzi.pm

Hurrengo botika ia prest. Aho bete hortz geratuko zarete.

#FarmaziaBeltza #Botikak

Orain arteko Zerokeriak amaitzeko urteak behar izan dituzue; oraingo honetan, baina, di-da batean ari zarete berdela irensten. Durangon, errate baterako, artahi egiteko ere bat bera ez duzue utzi!

Mila esker @rolariak

Gozatu berdelaz, guk artahiaz eta haragiaz bezala, alberjiniamaria!

#Zerocalcare #DurangokoAzoka #botikak

Botikazale amorratu horiek, zuen dendetarako bidean da Zerocalcareren azken botika, droja gogorra benetan.

Karrikiri, Joker, Elkar, Zuloa, Txalaparta, Hontza eta @EblaLiburudenda dira guardiako farmaziak.

#Zerocalcare #botikak #berdelburuok