Feminismo lan-ildotik emakumeen memoria historiko berreskuratzeko prozesu parte hartzaileak garatzen dihardugu. 💜

Izan ere, urte luzez isilperatu eta ikusezin izan den historia berreskuratzeak etorkizuna eraldatzen lagundu dezakeela uste baitugu. Horretarako, ikuspegi feminista, komunitario eta partehartzailetik genealogia propioak garatzeko prozesuak bidelaguntzen ditugu. 🔍👣

#eraldaketa #feminismoa #komunitatea
#memoria #bidelaguntza

Hausnarketa estrategikoak modu parte hartzailean garatu eta egoera konplexuak bideratzeko bidelaguntza eskaintzen dugu Farapi Kooperatiban.
Gatazka egoerak ulertu, arakatu, kudeatu eta estrategikoki irtenbideak topatzeko lanketa kolektiboak ere bidelaguntzen ditugu.

Erakundeetan barne mailako aldaketa estrategikoek erakundeak indartu eta aurrera begirako norabideak markatzen lagundu dezake.

#eraldaketa #ekonomiasozialeraldatzailea
#hausnarketaestrategikoa #bidelaguntza

Erbel elkartearen #bidelaguntza da @Talaioskoop bidez bereziki goxo eta gustora egiten nabilen lan bat.

Zer egiten duten? https://erbel.eus

Erle beltza hazteko elkarteko kideek egiten duten hobekuntza genetikoa eta harremanen sareretzea indartzeko antolakuntza eta estrategian laguntzen nabil. Lan txiki eta ederra.

Begira hau: https://erreginak.eus/

#Erreginak #Erleak #Biodibertsitatea #Nekazaritza #Paisaia #Erbel #AHLK #ESE #Koop #Erbel

Talaios Kooperatiban #aholkularitza, #formazioa eta #bidelaguntza eskaintzen dugu proiektu publiko-komunitarioak, tresna libreetan oinarritutako estrategia digitalak eta prozesu kooperatibo integralak garatzeko.
http://talaios.coop
[Ez gara neutralak martxan doan tren honetan]
#ESE #Koop
Ongi etorri Talaios Koop.era

Estrategia & Analisia Sareen eta komunikazio erlazioen bitartez egoera, egitura edo gaien analisiak egiten ditugu. Aterateko ondorioekin sare estrategiak diseinatu eta martxan jartzen lagunduz. Tresnak & Garapena Teknologia libreetan oinarritutako tresna digitalak aztertu, diseinatu eta garatzen ditugu. Tresnak behar zehatzetara egokituz eta ahalduntze prozesuetan laguntzeko garatuz. Formazioa & Ahalduntzea Sare estrategietan, komunikazioan eta teknologia libreen […]

Talaios Koop.

[Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola]

Beatriz eta Cesarrek, #MagmaMia kooperatibako bazkideek, ere bukatu dute aurtengo Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola. Formazio guztiak jaso eta bidelaguntzetan gai zehatzak landu ondoren, erronka berriak dituzte aurretik. “Pauso guztiak jarraitu ditugu, asko ikasi dugu eta orain kooperatiba gara”.

#ProiektuBizienBidelagun #EkonomiaSustapena #KoopFabrika #Bidelaguntza

@Olatukoop
@cristinaenea
Gipuzkoako Foru Aldundia
Lanki - Huhezi
Gezki - UPV-EHU

[Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola]

Miren eta Maddi ALBERGA proiektuko kideak dira. KoopFabrikaren Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolan parte hartu zuten eta orain #bidelaguntza jasotzen ari dira, batez ere, proiektuaren norabidea finkatzen laguntzeko. Zumaian eta inguruko herrietan #ESE proiektuak sustatu nahi dituzte.

#ProiektuBizienBidelagun
#EkonomiaSustapena #Bidelaguntza #KoopFabrika
@Olatukoop
@cristinaenea
Gipuzkoako Foru Aldundia
Lanki - Huhezi
Gezki - Upv-ehu

[Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola]

Eskolako formakuntza jaso ondoren, Beatrizek eta bere lankideak #MagmaMia kooperatiba elkarte txikia sortu dute. "Bidelaguntzarik gabe, posible al da?", galdetu du Beatrizek. Eurentzat ezinbestekoa izan da KoopFabrikak eskainitako bidelaguntza.

#ProiektuBizienBidelagun
Beatriz Egizabal

#EkonomiaSustapena #Bidelaguntza #KoopFabrika
@Olatukoop
@cristinaenea #GipuzkoakoForuAldundia
Lanki - @huhezi
@gezki_

Bea Eguizabal eta Cesar Marcosen Magma Mia! kooperatibaren bidelaguntza bideratzen ari da Arkaitz TaPuntutarra. KoopFabrikako Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolan oinarri teorikoa jaso ondoren, iraunkortasun ekonomikoaren inguruko lanketa egiten ari dira. Baina badituzte aurretik erronka gehiago ere!

#KoopFabrika #Bidelaguntza #TaPuntu
#IraunkortasunEkomomikoa #Bizigarritasuna #ESE @koopfabrika

“Proiektu bizien bidelagun” izateko helburuz, ikasturte honetako formakuntza eta bidelaguntza saioak aurkeztu ditugu.

Ekintzailetza Kooperatiboko Eskola
📅Urtarrilaren 23tik martxoaren 1era arte.
🚩Donostian Euskaltzaindiaren egoitzan

Eman izena! https://koopfabrika.eus/

#gipuzkoa #olatukoop #gezki #upvehu_gara #uhezimu #euskaltzaindia #lanki

#koopfabrika #kooperatibismoa #soziala #eskola #formakuntza #ekintzailetza #ekin #bidelaguntza #proiektubiziak #proiektuak

KoopFabrika - Proiektu bizien bidelagun

Ekintzailetza sozial kooperatiboan oinarrituz, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko eskola.

KoopFabrika
Aurten egin dudan @koopfabrika #bidelaguntza bat izan da Susi eta Eiderren Astigoxo kooperatibarena. Oraindik ez dute aktibitatea osoki abiatu, baina beraien mozkin bikainak dastatzeko aukera izan dugu #LurraldeEskola-n.
Adibidez tiramisu eder hau 👇