Bero izugarriko egun hauetarako gomendioa: @txikillana bezala espeleologo aditu bat izan gabe bisitatzeko egokitutako kobak

Adibidez, #Oñati​ko #Arrikrutz. Bisita gidatu gehienak gazteleraz dira, baina badira euskarazkoak ere, gida jatorrekin

Ikusgarria da. #Irati filmeko #Mari​ren eszenaren zati bat han grabatu zen

Ez dago batere masifikatuta, gaur 4 katu ginen, eta 10ºCko tenperatura dago bertan urte guztian. Zer gehiago nahi duzue?

Euskarazko bisiten erreserbak:
https://www.reservaonline.support/cuevas-onati/reserva-online/euskeraz-arrikrutz-onatiko-kobako-bisita-gidatua/es

EUSKERAZ Arrikrutz-Oñatiko kobako bisita gidatua

Aizkorri mendigune azpian kokatuta, Arrikrutz-Oñatiko koba Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe sistema karstikoaren baitan aurkitzen da, 15 kilometro galeriekin Gipuzkoako kobazulo sistema zabalena da. Ordubeteko iraupena duen bisita gidatu honen bidez, urak mendeetan zehar harkaitzean zizelkatutako formazioak ikusteko aukera izango du bisitariak, baita galerietako zapaitik zintzilik aurkituko ditugun estalaktikak ere. Nabarmentzekoak dira bertan egindako aurkikuntza arkeologiko zein paleontologikoak, adibidez leizelehoiaren hezurdura osoa (mota honetako bakarra Penintsulan), pantera hezurdura partzial eta garezurrak edota hartzen aztarnategiak.

Cuevas de Oñati Arrikrutz