AVANTE agentziak #EGM audientzia azterketaren azken emaitzen hustuketa bat zabaldu berri du. Kontu tristeagoen artean, datu pozgarriak ere baditu: #Instagram en irismena (EAE mailan) populazioaren %37 bueltakoa da. Oso-oso urruti 'jende GUZTIA hor dago™️' tik.
-Asko da? Bai.
-Jende guztia? Ez.
-Jende gehiena? Ezta ere.
Gainera, Vocento maldan behera doa, eta Euskadi Irratia EAEko 2. entzunena omen da, SERen atzetik eta Radio Euskadiren gainetik.

