#AHTgelditu
@ahtgelditu
Estatuaren tren istripu eta arazoek argi utzi dute afera: AHTa ez da jasangarria. Eta zati gehiago eraikitzen badira, arazo gehiago egongo dira eta jasangaitzagoa izango da.

Trenbide-garraio publikoak ezinbesteko zerbitzu estrategikoa izan beharko luke lurraldea egituratzeko, haren jarduera sozioekonomikoari eusteko eta karbono-isuriak murrizteko. Gai honi buruzko eztabaida ez da ia egon Nafarroan, eta AHTra murriztuta geratu da ezinbestean.
Astelehenean, 49 urteko langile bat hil zen Atxondon, Abiadura Handiko Trenaren obretan. Honekin 23 dira dagoeneko 2025 urteak utzitako lan heriotzak.
Langileari pieza handi bat gainean erori zitzaion.
AHTren obrak hasi zirenetik, gutxienez, 13 langilek bizia galdu dute proiektu honen lanetan.
NAHIKOA DA! Ostiralean mobilizazioa 11:00etan Bilboko Eusko Jaurlaritzaren parean.
Abiadura handiko trenaren obretako langileek XIX. mendeko baldintzetan lan egiten dutela salatu dugu gaur Iruñean.
Bizi dugun larrialdi klimatiko egoera honetan, zentzugabekeria da energia xahutzen, diru publikoa hondatzen, ustelkeria elikatzen eta gure lurraldea suntsitzen duten proiektuen aldeko apustua egitea.
Hoy hemos denunciado en #Iruñea que en las obras del tren de alta velocidad su personal trabaja en condiciones del siglo XIX.
En una situación de emergencia climática es un despropósito apostar por proyectos que despilfarran la energía, arruinan las arcas públicas, alimentan la corrupción y destruyen nuestro territorio.
Nafarroan Abiadura Handiko Trenaren azpiegitura faraonikoa egiteko lanetan langileek pairatzen dituzten baldintza kaskarrak salatu izan ditugu asteotan (LABek Lan Ikuskaritzan egin du).
Bihar Iruñeko karriketara aterako dugu salaketa hori. 12:00etan, Diputaziotik.
AHT gelditzea eskatzen dugu berriro, ekologikoki eta ekonomikoki jasanezina delako, lan-eskubideak ez errespetatzeagatik, ustelkeria-iturri izateagatik eta mugikortasunaren arazoa ez konpontzeagatik.
Otsailaren 15ean manifestazioa Iruñean.
▶️ https://www.esk.eus/index.php/eu/berriak/3357-aht-esklabu
Volvemos a exigir la paralización del TAV por ser un proyecto ecológicamente y económicamente insostenible, por no respetar los derechos laborales, por ser una fuente de corrupción y por no solucionar el problema de la movilidad.
15 de febrero manifestación de Iruñea.
¡TAV paralización!
▶️ https://www.esk.eus/index.php/es/noticias/3356-tav-esclaviza
Atzo (urtarrilak 23) ezagutu genuen bertze kapitulu bat AHTeko lanetako langileek pairatzen dituzten lan baldintza tamalgarri eta eskandalagarrien inguruan.
Hori dela-eta, atzo berean salaketa jarri zuen LABek Lan Ikuskaritzan eta gaur salaketa publikoa egiteko agerraldian izan da.