📚 Historia ikasgelatik harago Batxilergoko 2. mailako ikasleak Frankismoa lantzen ari dira, testuinguru hori hobeto ezagutzeko Lezoko “trabajadoreen” barrakoietara bisita gidatua egin dute.

Bisitan, Lezoko #Etxetxo elkarteko kideek gidari lanak egin dituzte, garaiko testuingurua eta Frankismo garaian preso zituzten "trabajadore"en bizi baldintzak ezagutuz. Ondoren, ikasleak eta irakasleak, Jaizkibeletik barrena oinez itzuli dira Lizeora.

#Pasaia #Lezo #Ikastolak #50urte #MendeErdiaAurretik

Campanades a Morts Lluís Llach subtítulos castellano

YouTube

#LiburuArkeologia eginez izebarengandik heredatutako harribitxia aurkitu dut. Ramon Saizarbitoriaren #100metro elaberri alea, 1976/03/22an goizeko 11:15etan Madrilen legeztatua (aurten #50urte!), garaiko zentsura igaro zuen ziurtagiria eta zigiluak ere badituela.

1974an idatzia, 1976ra arte ezin zuen argitaratu.

Hau "Ley 14/1966, de 18 de marzo, de Prensa e Imprenta" delakoa. Franco hilda bazegoen garaiko legedia frankistak indarrean jarraitzen zuen: https://noticias.juridicas.com/base_datos/Admin/l14-1966.html#a12

cc: @argia @berria

Milaka pasarte? Ahotsak.eus.🌐
Euskal Herriko ahozko artxiborik handiena? Ahotsak.eus. 💬
Doan eta libre? Ahotsak.eus.🎁
Dokumental berria? Hemen.⬇️

https://www.youtube.com/watch?v=WPC2K7_s-yc

🎧Entzun pasarte gehiago: https://ahotsak.eus/gaiak/0804/

#francohilzen #50urte #memoria

Francoren heriotzaren 50. urteurrena

YouTube

Ikaragarria, hunkigarria, izugarria... ez dago hiztegian nahikoa hitz atzokoa deskribatzeko! Jasotako irudi batzuk igo ditugu webgunera, espero dugu gustura ikusiko dituzuela.
Mila esker posible egin zenuten guztioi!
Gora Ordiziako Euskal Eskola Publikoko komunitatea!

https://urdanetarrak.eus/50-urte/

#50urte #Urdaneta #Urdanetak50urte #publikoaaido

50. urteurreneko festa! – Urdanetarrak Guraso Elkartea

Ez daukagu hitzik frontoikoa deskribatzeko. Ikaragarria. Izugarria.
Handia da gure komunitatea!
#50urte #Urdaneta #Urdanetak50urte #publikoaaido
Nola ez, #publikoaaido abestitzarra gurekin!
Gora #kaukorikura! Gora Ordiziako eskola publikoko komunitatea !
#50urte #Urdaneta #Urdanetak50urte
3. ziklokoen txanda! @oiangurenbhi , laster dantzari hauetako batzuk zuekin izango dituzue!
#50urte #Urdaneta #Urdanetak50urte #publikoaaido
Hasi da 50. urteurreneko ekitaldia. Hasteko, ikasleen dantza saioa.
#50urte #Urdaneta #Urdanetak50urte #publikoaaido
Baina dena ez da lana! Ordizia inauteritan murgilduta dagoela dirudi!
#50urte #Urdaneta #Urdanetak50urte #publikoaaido